Itsas kutsadura arintzeko zentroa zabaldu dute Getarian

Blue Pointek enplegu berriak sortuko ditu 'Ekonomia Urdina'-ren bidez

08.06.2021 | 01:42
Blue Point Inteligentzia Zentroaren aurkezpena, atzo Getarian. Argazkia: N.G.

donostia – Ozeanoen Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur eta data seinalatu hau aintzat hartuta, Blue Point Itsas Kutsadurako eta Ekonomia Urdineko Inteligentzia Zentroa inauguratu zuten atzo Getarian. Zentro berri horrek, itsasoa garbitzea ez ezik, ekonomia zirkular urdin berriaren esparruan lanpostu eta enpresa berriak sortzen laguntzea ere badu helburu.

Ekitaldian parte hartzaile ugari izan ziren: Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako Ingurumen diputatua; Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarriko sailburuordea; David Zabala, Gipuzkoako Klima Aldaketaren Naturklima fundazioko zuzendaria; Ana Garibi, Caixabankeko Ekintza Sozialeko arduraduna; eta Iñigo Doria, Blue Point-eko zuzendari exekutiboa.

Blue Point Getariako 30 eta 31. lonjatan dago kokatuta, eta Itsasplanet irabazirik gabeko erakundeak sortutako ekimena da. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuaren, Gipuzkoako Naturklima fundazioaren, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta Europako Itsas Arrantzako Funtsen laguntza izan du.

Euskal Kostaldeko itsas kutsaduraren arazoa arintzen laguntzeko asmoarekin sortu dute; izan ere, 50.000 tona itsas zabor baino gehiago pilatzen baitira bertan, eta arazo horri tokiko ikuspegi batetik heltzeko asmoa du proiektuak. "Itsasoan lehengai ugari dago eta lan-esku ugari dago Gipuzkoan; beraz, Blue Point-ek biak uztartzen ditu eta gizarte osoak konponbideak bila-tzeko eta aplikatzeko pizgarri indar-tsua lortzeko tresna baliagarri izan nahi du", nabarmendu zuen Doriak.

Ekonomia Urdinaren kontzeptua azpimarratu zuen Asensiok: "Ekonomia Urdina ezinbestekoa da Europako Itun Berdearen helburuak lor-tzeko, eta pandemiaren irteera ekologikoa eta inklusiboa izango dela bermatzeko". Ingurumen diputatuaren arabera, Blue Pointek aukera ederra eskainiko du "lana eta aberastasuna" sortzeko, itsasoa zainduz eta Gipuzkoarentzat "garapen eta etorkizun jasangarria" bermatuz.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak azpimarratu zuenez, proiektuak egungo eta etorkizuneko testuinguruan aukera berriak bila-tzea eta identifikatzea ahalbidetuko du, "arrantzarekin eta turismoarekin mendekotasun handia duten Euskal Kostaldeko udalerri eta eskualdeen posizionamendu sozioekonomikorako estrategia berriak diseinatuz eta garatuz".

blue pointen funtzioak Blue Point Inteligentzia Zentroak ateak zabalik izango ditu herritarrentzat, haien artean sentsibilizazio ekintzak sustatzeko. Horrez gain, hainbat fun-tzio ere izango ditu. Alde batetik, itsas plastikoaren sektore sozioekonomiko berria garatzeko ikerketari lagunduko dio, informazioa bildu eta prozesatuz, adituekin alderatuz, eta itsas plastikoaren inguruko proiektuak egituratu eta sustatzeko estrategiak eta ekintzak diseinatuz.

Itsas plastikoarekin negozio berriak sortzen ere lagunduko du, ozeanoen garbiketa sustatu eta, aldi berean, lanpostu berriak sortzeko. Ekonomia zirkular urdinaren eredu berria sustatuko du, eta itsasoaren eta giza biodibertsitatearen osasuna eta bizi-kalitatea hobetuko ditu.

Gainera, gizarteak (herritarrak, enpresak, erakundeak) irtenbide berriak bilatzen eta ezartzen parte hartzea bultzatuko du, isuri berriak saihesteko eta ozeanoak garbitzen laguntzeko, itsasoko plastikoa berreskuratzearen eta eraldatzearen ondoriozko produktuen eta zerbitzuen eskaera eta kontsumoa sustatuz.

"Kostaldeko udalerrien sozioekonomiarako estrategia berriak garatuko dira"

amaia barredo

Ingurumen sailburuordea

"Zentroak aukera ematen du itsasoa zainduz lana eta aberastasuna sortzeko "

jose ignacio asensio

Gipuzkoako Ingurumen diputatua

"Konponbideak bilatzeko pizgarri indartsua lortzeko tresna izan nahi du Blue Pointek"

iñigo doria

Blue Pointeko zuzendari exekutiboa

anteriorsiguiente
noticias de noticiasdegipuzkoa