Berriro heldu diote gurasoen baimenik gabeko Abortuaren Legearen erreformari

Espainiako Gobernuak lehenesten duen proiektuak polemika piztuko du berriro

07.06.2021 | 00:32

donostia – Espainiako Estatuan 100.000 borondatezko abortu inguru egiten dira urtero, eta Berdintasun Ministerioak bere lehentasunen artean jartzen du horiek babesten dituen legea erreformatzea. Proiektu horrek, ziurrenik, polemika bizia piztuko du berriro, eta prestazio horretarako bidezko irismena bermatzea, gurasoen baimena ezabatzea eta indarkeria obstetrikoa aitortzea ditu helburu.

Sexu eta Ugalketarako Osasunaren eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etenduraren Legeak 2010etik onar-tzen du haurdunaldia lehen 14 asteetan borondatez eteteko eskubidea; PPk helegitea aurkeztu zuen orduan Auzitegi Konstituzionalean, baina oraindik ez da erantzunik ebatsi.

Agintean egon zirenean popularrek ez zuten legea indargabetu, baina abortatu nahi duten 16 eta 17 urteko adingabeei gurasoen baimena eska-tzen dien erreforma bultzatu zuten.

Irene Monterok zuzentzen duen sailak baldintza hori ezabatzeko asmoa iragarri zuen joan den urrian, eta Antonia Morillas Emakumeen Institutuko zuzendari izendatu berriak orain gutxi errepikatu du. "Abortuaren legearen aldaketa horrek emakumeek beren gorputzaren gainean duten kontrola eta amatasunaren gainean erabakitzeko eskubidearen erabilera indartu nahi ditu", azaldu zuen Morillasek, 16 eta 17 urteko gazteei erabaki horretan autonomia itzultzea "lehentasunezkoa" dela azpimarratuz. Gainera, zuzendariaren ustez, funtsezkoa da, Osasun Sistema Nazionalaren bidez, eskubide hori Estatu osoan berdintasunean erabiliko dela bermatzea. "Haurdun dagoen emakume batek ez dezala etxetik hainbat kilometrotara lekualdatu beharrik izan, prozedura burokratiko nekagarririk burutu, edo laguntza zein harrera txarrik jaso".

Aldi berean, haurdunaldia eteteko ziurtagiria duten kliniketara jotzen duten emakumeek abortuaren aurkako taldeengandik jasaten duten jazarpenarekin ere amaitu nahi du Espainiako Gobernuak. Horretarako, klinika horien inguruan segurtasun-eremuak ezartzearen alde egiten du Berdintasun Ministerioak, bizitzaren aldeko mugimenduen presioak saihesteko. Neurri horretan PSOEren aldeko jarrera izango dute seguruenik, emakumeen aurkako jazarpena zigortzeko kode penala aldatzea eskatu baitute.

Abortuaz harago, orain arte izapidetu ez diren emakumeen aurkako bi indarkeria mota legean sartzearen alde egin du Berdintasunak: indarkeria obstetrikoa eta haurdunaldi subrogatua. Emakumearen aurkako Indarkeriari buruzko Nazio Batuen Errelatore Bereziaren txostenean, indarkeria gisa har daitezkeen zenbait praktika jasotzen dira, hala nola episiotomia orokortuak – Espainian, baginatik erditzen diren emakumeen %89ri egiten zaizkie–, zesareen gehiegizko erabilera, oxitozina sintetikoa edo umetoki-hondoaren presioa.

Gainera, erditzean zesarea, episiotomia eta beste tratamendu inbaditzaile batzuetan emakumearen baimen informatua gomendatzen du; eta erditzerakoan amak berak aukeratutako pertsona batekin egoteko duen eskubidea bermatzea, etxean egin ahal izatea baimentzeaz gain.

Haurdunaldi subrogatuari dagokionez, Morillasek gogora ekarri du Espainiako legediak jada baliogabe-tzat jotzen duela tankera horretako edozein kontratu, baina arau hori gauzatzeko urratsak eman behar direla azpimarratu du; horregatik aitortuko omen du legeak indarkeria mota gisa "emakumeen gorputzaren ugalketa esplotazioa".

anteriorsiguiente
noticias de noticiasdegipuzkoa