- 16.831 lagunek egingo dituzte azterketak gau HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeko Erakundeak euskara mailak egiaztatzeko. Dena den, beste 513 pertsonak duela bi aste HOBE sistema erabilita probak ordenagailuz egin zituztela, orotara 17.344 lagunek hartuko dute parte euskara mailak egiaztatzeko prozesuan; iaz baino ia 3.000 gehiagok.

Deialdiaren helburua euskaltegietako ikasleen "premiei erantzutea" eta "etorkizun laburrean" abian jarriko diren sektore publikoko lanpostuen eskaintzatan aurkeztuko diren herritarrei aukerak zabaltzea dela adierazi zuen atzo Eusko Jaurlari-tzak prentsa ohar baten bidez.

Gipuzkoan Irungo Ficoban egingo dira azterketak (5.338 pertsona), Bizkaian Barakaldoko BEC-en (9.045 pertsona) eta Araban Gasteizko Buesa Arenan (2.384 pertsona). Horrez gain, Euskaditik kanpo ere burutuko dituzte probak. Bartzelonako Euskal Etxea Centre Cultural-en 20 pertsonek egingo dituzte euskarazko komunikagaitasun maila egiazta-tzeko azterketak eta Madrilgo Euskal Etxean 44 lagun izango dira froga horiek pasa beharko dituztenak. Deialdi itxiko ikasleak, hau da euskaltegietako ikasleak, guztira 10.700 izango dira eta deialdi irekikoak 6.200.

Goizeko 9.00etan hasita egingo dituzte B1 (erabiltzaile independentea), B2 (erabiltzaile aurreratua), C1 (erabiltzaile gaitua) eta C2 (erabiltzaile aditua) egiaztatzeko azterketak. Egunez egun, horrela antolatuko dira idazmen probetako azterketak euskaltegiko ikasleentzat: B1, B2 eta C2 mailak ostiralean neurtuko dira EAEko hiru lurraldeetan eta C1 azterketaren txanda larunbatean izango da. Mintzamen probak ekainean eta uztailean egingo dituzte.

Eta deialdi irekiari dagokionez, gaur hasiko dira C1 azterketarekin EAEn eta Bartzelonan. Bihar B1, B2 eta C2 probak egingo dira EAEn eta Bartzelonan, eta azkenik, deialdi irekiko azterketa guztiak larunbatean egingo dituzte Madrilen.

Deialdi irekiko mintzamen probak ere ekainean eta uztailean egingo dituzte.

Dos plazas más. La Diputación de Gipuzkoa ha ampliado dos Ofertas de Empleo Público aprobadas con anterioridad. De este modo, ha sumado dos plazas más al proceso de selección de puestos de personal técnico superior de Hacienda y una plaza más al proceso de selección de plazas para personas técnicas auxiliares de proyectos y obras. En ambos procesos ya se han realizado pruebas selectivas y se encuentran ahora en fase de oposición, pero el tribunal calificador no ha hecho pública aún la lista de aprobados.