- AEK-k, Korrika ekitaldiaren baitan, kultur sorkun-tzarako beka bat sortu du eta bi urtetik behin lan bat sarituko du. Dirulaguntza hori euskal sortzaile orori zuzenduta dago eta diziplina asko edo bakarra jorratu daitezke norberaren proposamenean. Gainera, lanek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan beharko dute.

Euskal kulturaren baitako sormen-lanak bultzatzea da beka honen helburua, eta baita 23. Korrikatik aurrera, Korrika kulturaleko ekitaldi nagusia diseinatzea ere. Lan irabazleak 23.000 euroko saria eskuratuko du eta 23. edizio horretako egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2023ko azarotik 2024ko apirilera.

Bekaren ezaugarri guztiak eguneratuta ikus daitezke www.korrika.eus webgunean, eta proposamenak 2021eko urriaren eta 2022ko urtarrilaren artean aurkeztu beharko dituzte hautagaiek.