Aralarreko abeltzainek Mankomunitatearekin harremana etetea erabaki dute

Sinadura bilketa bat egin eta mendia eta ingurumena zaintzeko helburuan baserritarrek eta abereek jokatzen duten papera aitortzeko eskatu diote

27.03.2021 | 12:30
Abeltzainak, gaur Larraitzen egin duten agerraldian

Aralarreko abeltzainek elkarretaratzea egin zuten atzo Larraitzen, Aralarko baserritar elkartea, ENBA eta EHNE sindikatuek deituta, Enirio-Aralarko Mankomunitateak baserritarrei "bizkarra ematen diela" salatzeko. EH Bilduren gehiengoarekin osatuta dagoen Mankomunitatea ekologistekin "lerrokatzen" dela adierazi zuten, abeltzainek mendian egiten duten lanari garrantzia kenduz. Abeltzainek oraingoz, Mankomunitatearekin harremanak "etetea" erabaki dute egoera aldatu arte.

"Gaurkoa prozesu oso baten leherketa izan da, nolabait. Aurrena, Mankomunitateko parte-har-tze lantaldea ez zuten deitu nahi. Abeltzainok bilera hori deitzea eragin genuen eta erantzun egin bazuten ere, aldi berean beste mahai paralelo bat osatu zuten ganaduzaleak eta ekologistak leku berdinean sartuz gure ahotsa gutxitzeko", azaldu zuen Xabier Iraolak, ENBA sindikatuko koordinatzaileak.

Hortik aurrera, Mankomunitateak hainbat proiektu aurkeztu omen ditu taldearen helburua "argi" utziz. "Beraien helburua da ekologistek esaten dutenaren haritik, naturari berezko dinamika eramaten uztea eta beraz, larreak zikindu egin behar badira zikindu egingo dira, sastraka aterako da, arbolatxo batzuk sortuko dira eta hortik baso zikin bat. Guk zikina deitzen dioguna (sasiak eta sastrakak) beraiek naturala dela uste dute", adierazi zuen.

Abeltzainen ustez, Aralarreko deigarriena eta jendeak gehien balora-tzen duena hango belardiak dira eta hori "ganaduaren bitartez" lortzen dela nabarmendu zuten. "Mankomunitateak larreak gutxitu nahi ditu ganaduzaleak gutxitzeko. Hori lortuz gero txabola kopurua jaitsi egingo litzateke eta hori gertatzen bada, ez dute haietara heltzeko bideak egitea justifikatu beharrik izango. Guztia kate bat da", nabarmendu zuen.

Urte asko daramatzate eztabaida horrekin eta azken hilabeteetan abeltzainek arazoa konpontzeko bilera batzuetan parte hartu badute ere, beraien iritzia ez dutela kontuan hartu salatu zuten. "Esaten digute erabakiak artzainek eskatuta hartzen dituztela, baina orain ar-tzain guztiek ez bada, gehienek behintzat Mankomunitatearen aurka sinatu dute", azpimarratu zuen. Izan ere, 134 abeltzain eta artzainetatik 109k sinatu dute egoeraren aldaketa eman arte Mankomunitatearekiko harremanak eteteko erabakia.

"Horregatik egin dugu firma bilketa, Mankomunitateak ez esateko ematen ari diren pausoak gure izenean edo gure onerako egiten ari direla", azaldu zuen. Abeltzainek Mankomunitateari Aralarrekiko daraman estrategia "birpentsa-tzeko" eskatu zioten eta mendia eta ingurumena zaintzeko helburuan beraiek jokatzen duten papera aitortzeko