- Amaia Martínez de Ilarduya Pasaiako Karmengo Ama ikastolako irakasleak izurriteak denon alderdi emozionalean ere eragina izango duela bat dator. Hala baieztatzen du , zeinak “giroa arraro samar” dagoela azpimarratzen du.

Ikasturteari zalantza askorekin ekin zi-tzaion, baina bigarren hiru hilekoan sartuta gauden honetan, gauzak nahiko ondo doazela dirudi.

-Beldurrez hasi genuen kurtsoa, handik bi astera etxean egongo ginelakoan, baina zorionez dena ondo joaten ari da. Konfinamendu puntualak egon dira, noski, batez ere gabonetako oporren bueltan.

Momentu honetan, zein egoeratan zaudete? Gelarik konfinatuta duzue?

-Ikasturte hasieran oso ondo joan zitzaigun, ez baikenuen kasurik izan. Gabonetako oporretatik bueltan, berriz, kasu positibo batzuk izan ditugu irakasleen eta ikasleen artean. Momentu honetan, adibidez, hiruzpalau irakasle eta gela erdia daukagu konfinatuta bigarren hezkuntzako lehenengo mailan.

Klasearen erdia etxean edukita, nola molda-tzen ari zarete egunerokoan?

-Irakasleontzat ikasturte konplikatua izaten ari da. Martxoan, denak etxean ginenean errazagoa zen, baina orain, klaseko jarduna etxeko jardunarekin konbinatu behar dugu, eta ez da erraza. Izan ere, klasean ematen duzun materialak ez du balio etxean dauden ikasleentzat, azalpenak behar dituztelako. Hortaz, material alternatiboa prestatu behar dugu, eta baita meet topaketak antolatu etxean dauden ikasleekin. Hori guztia, gainera, eguneroko jardunaz aparte. Iaz, egunero egiten genituen meet topaketak eta orain, berriz, ezinezkoa da eta astean behin egiten ditugu.

Musukoa, gel hidroalkoholikoa, distan-tziak, tenperatura... gauza asko izan behar dituzue kontuan irakasleok.

-Hala da. Gelara sartu eta ateratzen garen bakoitzean gela eman behar dugu, komunera joatean ere bai, musukoa ondo jarrita daramatela ziurtatzea, tenperatura egunean bitan gutxienez hartzea... Gauza asko dira. Klariona eta arkatzarekin batera, ezinbestekoak bihurtu dira termometroa eta gel hidroalkoholikoa. Buruko mina edo eztula agertzen badira, berriz, alarma pizten da.

Jolasordua nola antolatzen duzue? Nahikoa toki duzue ikastetxearen kanpoaldean?

-Gurea ikastetxe txikia da, kurtso bakoitzeko bi ilara besterik ez dauzkagu eta, gainera, Pasaiako Udalak bereak diren kantxa batzuk utzi dizkigu, jolastoki bezala erabili ditzagun. Eskolatik oso gertu daude, minutu gutxira. Horri esker, eremu bat gehiago irabazi dugu, izan ere, jolastoki bakarra izanik oso konplikatua zen HH, LH eta DBHko jolasorduak antolatzea.

Nola dago gelako giroa? Nabaritzen da pandemiaren eragina ikasleengan?

-Giroa arraro samar dago orokorrean eta guztiongan nabaritzen da. Energia gutxiago daukagu orokorrean eta ikasleak nahiko aztoratuta daude. Hiztunago, nekatuago eta kontzentra-tzeko gaitasun gutxiago somatzen diegu. Nire kasuan, matematika eskolak ematen ditudanez, teoria baino ariketak lantzen ditugu eta errazago da lanean egotea. Baina teoria gehiago duten ikasgaietan, biologia edo historia esaterako, oso zaila da atentzioa mantentzea.

Matematikako irakasle izateaz gainera, tutore lanak ere egiten dituzu Lehen Hezkuntzan. Nola daude familiak?

-Hasieran, kezkatu samar zeuden, batez ere, segurtasun neurriei dagokienez: aireztapena, distantziak, eta abar. Ikasturteak aurrera egin ahala, gauzak ondo joan direla ikustean familiak lasaitu egin dira. Kezka nagusia, agian, berriro etxean konfinatzea. Gurasoek ez dute egoera horretara itzuli nahi, ezta ikasleek ere.

Zer ikasi dugu honetatik?

-Orokorrean, orainaldia bizi behar dugula ikasi dugu. Irakasle bezala, berriz, alderdi akademikoaz gainera, ikasleen alderdi emozionalari ere lehentasuna ematen ikasi dugu. Matematikako irakaslea naizen aldetik, matematikak irakasteaz gainera, ikasleekin hitz egiteko tarte bat hartzen dut egunero-egunero. Ikasle eta irakaslearen arteko gertutasuna bultza-tzea lehentasunezkoa bihurtu da.