2020ko txakolinaren uzta aurkeztu zuen atzo etariako Txakolinak Balenciaga Museoan, eta Osakidetza omentzeko aprobetxatu zuen ekitaldia, Mahasti Jaun izendapena hari eskainiz. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jaso zuen aitortza, eta, eskerronez, "talde-lanaren" garrantzia azpimarratu zuen.

2020ko txakolina ekoitzi duten 34 upeltegiek euskal osasun zerbitzu publikoko langileen lana goraipatu nahi izan zuten; izan ere, mahats-bilketaren aurretik, bi egunetan, 740 PCR proba egin baitzizkieten bai upeltegietako langile finkoei, bai sasoikako langileei, positiboak aurrez hautemateko. Lan hori guztia, Euskadiko mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Osasun Sailarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lortutako akordioari esker egin ahal izan zen. Getariako Txakolina deituratik nabarmendu dute mahats-bilketan ez zela kutsatzerik gertatu.

"Kalitate zein kantitatean apartekoa izan den osasun maila bikaineko" mahatsarekin egindako 2020ko uztak hiru milioi litro txakolin eman ditu; ia lau milioi botila txakolin "biribila, oso orekatua, eta 11,5-12 graduko artekoa".

Getariako Txakolinetik azaldu dutenez, 2020. urtea zaila izan omen da, hotelak, jatetxeak eta kafetegiak itxi izanak, "jaitsiera handia" eragin duelako merkaturatzean. Beraz, txakolinaren aurtengo ekoizpen "aipagarriari" irteera nola eman zain daude upeltegiak 2021. urteari begira. Esportazioei dagokienez, oraingoz "nahikoa geldirik" omen daude, baina indartuko diren itxaropena adierazi dute; jakina, beti ere, aurreko urtearekin alderatuta, "murrizketa" espero duten arren.

Arantxa Tapiak, Garapen Ekonomikorako sailburuak, bere aintzatespena adierazi zien 34 upeltegiei, pandemiaren ondorioz "urte zaila" izan den honetan uzta aurrera ateratzeko egindako lan eta ahaleginagatik. Halaber, 2019-20 kanpainan 423.000 litro txakolin esportatu zirela nabarmendu zuen, ekoizpenaren %15, eta Eusko Jaurlaritzak "2021ean edarien sektoreari lagun-tza eskaintzen" jarraituko duela azpimarratu zuen.

Tres millones de litros. La cosecha de 2020 en las 34 bodegas guipuzcoanas ha sido "excepcional en cantidad y calidad", y ha proporcionado tres millones de litros de txakoli, lo que supone prácticamente cuatro millones de botellas.