- Euskal herritar bakoitzak, batez beste, 22,42 euro gastatu ditu El Niño loteriaren zozketarako dezimoak eskuratzen, Estatuko Loteria eta Apustuen Estatuko Sozietateak (Selae) biztanleko emandako kopuruaren arabera, Europa Pressek jakinarazi duenez. Gipuzkoar bakoitzak, ordea, 15,21 euro gastatuko ditu, diru gutxien inbertituko duen euskal lurraldea izanik

Dirurik gehien bizkaitarrek gastatuko dute, batez beste 28,48 euro; eta arabarrek 17,05 euro. Gipuzkoari dagokionez, batez besteko gastua 15,21 eurokoa izango da.

Horrela, zozketa honetan gehien gastatzen duen Estatuko erkidegoen artean kokatzen da Euskadi. 17,57 eurokoa da Estatuko batez bestekoa eta hori baino ia bost euro gehiagorekin kokatzen da EAE.

Aurreikuspenen arabera, aurten biztanle bakoitzeko gehien gastatuko duen autonomia erkidegoa Gaztela eta Leon izango da, 27,53 euroko batez bestekoarekin; ondoren Asturias dator (25,84 euro), Valentziako Erkidegoa (25,05 euro), Euskadi (22,42 euro), Errioxa (22,28 euro), Murtzia (21,74 euro), Aragoi (21,66 euro), Kantabria (21,23 euro), Gaztela-Mantxa (18,99 euro) eta Madril (17,47 euro).

Aurten gutxien gastatuko dutenak, berriro ere, Melilla eta Ceuta hiri autonomoetako biztanleak izango dira (4,51 euro); eta horien atzetik datoz Balearrak (9,57 euro), Extremadura (12,66 euro), Kanariak (12,84 euro), Katalunia (13,07 euro), Nafarroa (13,61 euro), Andaluzia (13,82 euro) eta Galizia (16,74 euro).

Autonomia erkidegoen arabera, El Niño loteriarik gehien Valentzian salduko da (125,32 milioi euro esleituta), eta ondoren, Madrilgo Erkidegoan (116,38), Andaluzian (116,31), Katalunian (100,3), Gaztela eta Leonen (66,07 milioi), Euskal Autonomia Erkidegoan (49,49), Galizian (45,18), Gaztela-Mantxan (38,61), Murtzian (32,48), eta Aragoin (28,57).

Kontrako aldean, El Niñoren loteriarik gutxien erosi dutenak Ceuta (382.200 euro) eta Melilla dira (390.400 euro), Errioxa (7 milioi euro), Nafarroa (8,9 milioi euro), Balearrak (11 milioi euro), Kantabria (12,3 milioi euro), Extremadura (13,51 milioi euro), Asturias (26,43 milioi euro) eta Kanariar Uharteetan (27,65 milioi euro).

2021. urteko El Niño Loteriaren Zozketa Bereziak 700 milioi euro banatuko ditu sarietan, eta urtarrilaren 6an, asteazken honetan, egingo da, eguerdiko 12.00etan, Estatuko Loteria eta Apustuen Estatuko Elkartearen (Selae) Zozketa Aretoan, bonbo anitzen sistema erabiliz.

700

Millones de euros en premios es la cantidad que reparte este sorteo extraordinario que se celebrará el miércoles a las 12.00 horas. El Primer Premio es de 2.000.000 de euros por serie; el Segundo Premio, de 750.000 euros por serie; y el Tercer Premio, de 250.000 euros por serie. Además, hay 20 premios de 3.500 euros y otros 1.400 premios de 1.000 euros por serie, entre otros.