DONOSTIA - Gipuzkoako Foru Aldundiak DYAko profesionalekin batera egiten jarraitzen dituen PCR probek eta prebentziozko mapeoek 17 kasu positibo atzeman dituzte azken orduetan Andoaingo San Juan Bautistan (8), Donostiako Txara II-n (2), Alai Etxen (2), Berran (1) eta Bermingham-en (1), Beasaingo Arangoitin (1), Zumarragako Argixaon (1) eta Irungo Caser Residencial Anakan (1). Beste alde batetik, Donostiako Alai Etxe zentroan bizi zen pertsona bat hil da azken orduetan, eta zentro bereko beste lau lagunek eta Berra eta Lamorouseko beste bik gaixotasuna gainditu dute.

Gipuzkoan adinekoen arretarako 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude, eta gaur egun, COVID-19an positibo emandako erabiltzaileak ondorengo zentroetan daude: Bergarako Mizpirualde (1), Donostiako Alai-Etxe (14), Berra (3), Lamourous (21), Hermano Garate-San Ignacio (1), Txara II (14), Villa Sacramento (1), Bermingham (2), Julian Rezola (2) eta Zorroaga (12), Zumarragako Argixao (11), Errenteriako Jesusen Bihotza (2), Zumaiako Otezuri (1), Hondarribiako San Gabriel (1), Oiartzungo Petra Lekuona (1), Beasingo Arangoiti (13), Andoaingo San Juan Bautista (19), eta Irungo Caser Residencial Anaka (3). Beraz, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 122 COVID-19 kasu positibo daude egun.

Hiru dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 80 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 110 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 47 pertsona hil dira.