DONOSTIA - Gipuzkoako Foru Aldundiak DYAko profesionalekin batera egiten jarraitzen dituen PCR probek eta prebentziozko mapeoek zortzi kasu positibo atzeman dituzte azken orduetan Donostiako Zorroagan (1), Txara II-n (2) eta Bermingham-en (1), Beasaingo Arangoitin (2), Hondarribiako San Gabrielen (1) eta Irungo Caser Residencial Anakan (1). Beste alde batetik, Donostiako Lamourous zentroan bizi zen pertsona bat hil da azken orduetan eta zentro bereko beste batek gaixotasuna gainditu du.

Gipuzkoan adinekoen arretarako 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude, eta gaur egun, COVID-19an positibo emandako erabiltzaileak ondorengo zentroetan daude: Bergarako Mizpirualde (1), Donostiako Alai-Etxe (19), Berra (5), Lamourous (24), Hermano Garate-San Ignacio (1), Txara II (12), Villa Sacramento (1), Bermingham (1) eta Zorroaga (11), Zumarragako Argixao (10), Errenteriako Jesusen Bihotza (2), Zumaiako Otezuri (1), Hondarribiako San Gabriel (2), Oiartzungo Petra Lekuona (1), Beasingo Arangoiti (12), Andoaingo San Juan Bautista (10), eta Irungo Caser Residencial Anaka (1). Beraz, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 114 COVID-19 kasu positibo daude egun.

Bi dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 78 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 94 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 44 pertsona hil dira.