- Berrikuntza nagusi gisa, arreta integrala emateko zentroen sorrera nabarmendu behar da, Barnahus izenez Europako beste leku batzuetan daudenen antzeko eredua erabiliz. Irene Monterok zuzentzen duen saileko iturriek azaldu dutenez, arau horrek protokoloak eta arreta berezia sustatuko ditu sexu erasoa jasaten duten haurrentzat; eta neurri horiek baliagarriak izango dira Kongresuan izapidetzen ari den Haurren Aurkako Legea osatzeko. Beraz, iturri horien arabera, bi arauak ez dituzte bateraezintzat jotzen. Beraien ustez, ezin zen indarkeria sexualari buruzko testu bat egin eraso horiek jasaten dituzten adingabeak barne hartu eta babestu gabe, behar bezala osatu gabe egongo litzatekeelako.

Babes horren berritasun nagusia, Europako toki askotan ezarrita dauden Haur etxeak abiaraztea da. Zentro horietan, gaian adituak diren pertsonek artetzen dituzte tratu txarren edo sexu abusuen biktima diren adingabeak, polizia-etxe batean deklaratu behar izatea saihesteko. Gainera, lekukotza ere, harrera egin zaien leku horretan bertan eskaini ahal izango dute, ingurune atsegin batean eta haien beharrak errespetatuz.

Berdintasun Ministeriotik, adingabea berriz biktima bihurtzea saihestu nahi da; bide batez, testigantza horiek segurtasun baldin-tzetan emateko, eta kasua behar bezala ikertzeko bermeak eskainiz. 90eko hamarkadaren amaieran Islandiara iritsi zen Barnahus eredua erabat imitatzen bada, zentro horiek unitate zentralizatua bailiran jardun beharko lukete sexu-abusuen kasu horietan, non gizarte langileek, psikologoek, medikuek, poliziek eta epaileek elkarrekin lan egingo duten etxe berean.

Harrera zentro horiek ez dira Lege honetan adingabeak barne hartzen dituen berrikuntza bakarra. Ministerioko iturriek azaldu dutenez, sexu feminizidioagatik -sexu erasoarekin lotutako emakumeen hilketa- umezurtz geratu direnen babesa ere bilatzen da, indarkeria hori ez baitago bere horretan onartuta Espainiako araudian.

Egia esan, sexu feminizidioa testu batean jasotzen den lehen aldia izango da. Hala ere, estatistiketan soilik sartzen dela zehaztu dute iturriek, eta datuek banakatuta agertu beharko dutela, baita biktimen seme-alaben zurztasunari dagokionean ere.

Bestalde, Montero ministroak zuzentzen duen Berdintasun Ministerioaren beste helburuetako bat, sexu abusuen biktima diren adingabeek genero indarkeriaren umezurtzen eskubide berberak izatea da, eta haiekin parekatuz umezurtz pentsioa kobratu ahal izatea. Indarkeria matxistako umezurtzek 600 euroko gutxieneko pentsioa kobratzen dute 2019ko martxotik, 21 urte bete arte; eta laguntza hori 25 urte izan arte luza daiteke ikasketak egiten ari badira. Iazko erreforma hori egin zenetik, gainera, parekatu egin dira genero indarkeriako delituagatik gurasoak kartzelan dituzten umezurtzak ere.

Protección

El borrador de la nueva Ley de Libertad Sexual incluye a los menores como víctimas de abusos. Este anteproyecto plantea establecer itinerarios específicos para la infancia, que permitan detectar casos de violencia y ofrecer a las víctimas una atención integral y especializada.

Centros

El Ministerio plantea adoptar las Casas de niños que al mismo tiempo se están implantando en diferentes puntos de Europa. Se trata de un centro en el que los expertos en la materia asisten a los menores víctimas de maltrato o abusos sexuales evitándoles tener que declarar en comisaría.

Huérfanos

La nueva Ley busca la proyección de los huérfanos por feminicidio sexual, una violencia que no está reconocida como tal en la normativa española y será la primera vez que se recoja en un texto.

Prestación

Otra de las intenciones es que los menores tengan los mismos derechos que los huérfanos de violencia de género y puedan cobrar una pensión de orfandad en igualdad. Estos cobran desde marzo de 2019 una pensión mínima de 600 euros.