- Sindikatuetako iturrien arabera, lehen greba egunak "jarraipen zabala" izan zuen ikastetxe publikoetako, pribatuetako eta hitzartuetako jantokietan sukaldeko langile edo begirale gisa lan egiten duten 8.000 langile azpikontratatuen artean, "Hezkuntza Sailak eta azpikontratatutako enpresek oztopo ugari jarri dituzten arren".

Euskal Autonomia Erkidegoko eskola-jantokietan azpikontratatutako langileek kalera atera zituzten beraien aldarrikapenak, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitutako hiru greba-egunetako lehenengoan, eta "errespetua" eskatu zuten kolektiboarentzat, negoziazioa bultzatuz eta ez "inposaketa", espazio horiek seguruak eta kalitatezkoak izan daitezen.

Sindikatuek deitutako beste bi lanuzte egunak bere horretan mantendu dituzte urriaren 27rako eta 29rako ikastetxeetako jantokietan, non egunero milaka ikasleei jaten ematen zaien.

Grebak gune horietan normaltasunik ez egotea eragin zuen, eta ikastetxe batzuetako zuzendaritzak zenbait jantoki itxi egin behar izan zituen, segurtasuna bermatu ezin zelako, sindikatuen esanetan.

Grebarako deialdia bultzatu zutenen artean haserrea zen nagusi, gutxieneko zerbitzuak "gehiegizkoak" zirelakoan. Zerbitzu horien arabera, eskolako jantoki-zerbitzuak garbitzaileen % 100 eta sukaldari eta begiraleen % 10 izan behar zuen; baina 2 urteko haurren kasuan begirale bat egon behar zen 9 mahaikideko, eta 3 urteko ikasleenean, berriz, hamabosna haurreko beste bat.

Egoera horren aurrean, auzitegietan gutxieneko zerbitzuen aginduaren aurkako helegitea aurkezteko asmoa dute sindikatuek, eta enpresen aurka ere neurri legalak hartuko omen dituzte, langile batzuk greba egunean lan egitera "behartzeagatik".

Grebarako deialdia "ezinbestekoa" izan dela adierazi dute,

Eusko Jaurlaritzaren deia jaso-tzeko. Ordura arte, eskola-jantokietako langileei "ezikusiarena" egin omen zaie, ez direlako Jaurlaritzaren eskumeneko "langile propioak", azpikontratatuak baizik.

Beraien iritzian, Eusko Jaurlari-tzak deitu izana, "borrokatzeak merezi duen seinale da. Baina ez gaitezen nahastu - aipatu dute - ,

greba-deialdiaren azken helburua ez baitzen bilera bat lortzea. Harrera egin behar digute, bai, baina en-tzun ere egin beharko gaituzte. Gure premiak, gure aldarrikapenak, kontuan hartu behar dira. Zerbitzu seguruak eta hitzartuak nahi ditugu ", gogorarazi dute.