- Abuztuaz geroztik dabil Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria departamendua haur, nerabe eta gazteen aisialdirako jarduerak prestatzen, eta lan horretan oinarrituta Gaztematika Sarearen funtzionamendurako jarraibideak COVID-19aren testuinguruan (2020-2021 ikasturtea) izeneko dokumentua prestatu dute. Bertan aipatzen dira, besteak beste, ikasturte hasieran gerta daitezkeen hainbat egoera, horientzako jarraibideak, hezitzaileentzako gomendioak, araudiak eta protokoloak.

"71 udalerrik eta 33 erakundek osatzen duten Gaztematika Sarea bildu dugu azken asteetan eta beraiekin hitzarmena lortu dugu", azaldu zuen Harkaitz Millan Kultura eta Gazteria diputatuak. Akordio horren ardatz nagusiei dagokionez, alde batetik, udan egin zuten bezala, oraingoan ere heziketa eskainiko die Aldundiak Haurtxoko eta Gaztelekuetako monitore eta arduradun guztiei. Bestetik, 50.000 euro gorde dituzte, musukoak, termometroak eta beharrezko gainerako materiala erosi ahal izateko. Eta, azkenik, elkarlanean adostutako protokoloa ere ezarri dute.

Hitzartutako dokumentuak zerbi-tzuen ikasturte hasiera antolatzeko oinarri izan nahi du. Pandemia garai honetan, hainbat neurri hartu beharko dituzte Haurtxoko eta Gaztelekuetako arduradunek, haur, nerabe eta gazteen gizarte eta hezkuntza aisialdirako eskubidea bermatzeko eta COVID-19aren hedapena saihesteko.

Era berean, 2020an 615.000 euro banatu dira diru-laguntzatan: 450.000 euro udalentzat (71 udal), eta 165.000 euro, irabazi asmorik gabeko erakundeentzat. Beti ere, haur, nerabe eta gazteentzako plan eta proiektuetarako.

2020-2021 ikasturterako egokitzapen estrategiak ondorengo printzipio hauek izango ditu. Alde batetik, datorren ikasturterako plangintza eta antolaketa aurreratzea erabaki dute, inprobisazioak saihesteko, eta edozein egoeratan haur eta nerabeek zerbi-tzuak behar bezala jasotzen dituztela bermatu ahal izateko.

Bestalde, Haurtxoko eta Gaztelekuetan haur eta nerabeen aurrez aurreko arreta lehenetsi dute erreferentziazko espazio gisa; kalea, natur guneak eta, oro har, ingurunea ahaztu gabe. Era berean, online arreta eskaintzeari ere garran-tzia eman diote. Gainera, haur eta nerabeekin osasuna sustatzeko gaiak landu eta sentsibilizazioa ere indartuko dute ikasturte honetan zehar.

"Jarraibide horiek orokorrak eta orientagarriak dira, hasierako egoera berriei eta ikasturtean zehar gerta daitezkeen aldaketei erantzuteko. Udal bakoitzak bere egokitzapen estrategia egin dezake, dokumentuan jasotako erreferentziak eta errealitate espezifikoa kontuan hartuta", azaldu zuen Gazteriako foru zuzendari Isaac Palenciak.

Estrategia finkatzeaz gain, Aldundiak aholkularitza zerbitzua, informazioa, monitoreen formakuntza saioak, udal eta entitateen finantziazioa eta osasun-materialen banaketa eskainiko ditu. "Trebakuntzari dagokionez, udako jardueretarako egindako lana baliatuko dugu, arautegiek eta protokoloek indarrean jarraitzen baitute. Beraz, udako jardueretarako formakuntza eskain-tzeko prestatu genituen 16 bideoak baliagarri dira oraingoz", esan zuen Palenciak.

Horrez gain, dagoeneko Internet bidezko bi trebakuntza saio eskaini dituzte Haurtxoko eta Gaztelekuetako hezitzaileentzat, "batez ere, haur eta nerabeei harrera ona egiteko ikasturte hasiera honetan". Guztira 60 hezitzailek hartu dute parte bi saio horietan eta aurrerantzean ere antzeko saio gehiago eskain-tzeko asmoa azaldu dute.

Datorren astean, Haurtxoko eta Gaztelekuetarako behar duten osasun-materiala eskatuko diote udalek Aldundiari, eta jarraian, musukoak, gel hidro-alkoholikoa, garbiketarako materiala eta termometroak banatuko egingo ditu Aldundiak herrietan.

190 aulas cerradas. Un total de 190 aulas de Euskadi se encuentran clausuradas tras detectar algún caso positivo de COVID-19, lo que supone el 1,08% de las clases hasta la educación no universitaria postobligatoria existentes, según los datos del Departamento de Educación del Gobierno Vasco. En función de la actualización de incidencia de la COVID-19 en centros escolares de Euskadi, hasta las 12.00 horas de ayer, no había ningún centro escolar con actividad educativa presencial suspendida.