DONOSTIA - Gipuzkoako adinekoen egoitzetako erabiltzaileei egindako PCR probek emandako azken emaitzetan oinarrituta, lau positibo berri antzeman dira: bi Alai-Etxen (Donostia), bat Jesusen Bihotzan (Errenteria) eta bat Mizpirualden (Bergara). Horrez gain, Errenteriako Jesusen Bihotzean bizi zen pertsona bat hil da azken orduetan.

Azken kasuekin, egun, Gipuzkoako egoitza-zentroen erabiltzaileen artean 70 COVID-19 kasu positibo daude, 65 zentrok eta 5.425 plazek osatzen duten sarean: Donostiako Hermano Garate - San Ignacio (2), Hernaniko Santa Maria Magdalena (39), Errenteriako Jesusen Bihotza (17), Donostiako Alai-Etxe (10), Donostiako Zorroaga (1) eta Bergarako Mizpirualde (1). 13 dira ospitaleko arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 39 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan ari dira artatuak izaten, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuen arretarako erreferentziazko zentroan. Joan den abuztuaren 11n lehen positiboak atzeman zirenetik, hiru adineko lagunek gainditu dute gaixotasuna, eta zortzi hil egin dira.