- Udalerri bateko hondakin-uren analisiak COVID-19aren berragertze bat detektatu dezake kasu berriak baieztatzen hasi aurretik, Gasteizek koordinatzen duen proiektu pilotu baten arabera. Proiektu horrek, gainera, aukera emango luke jakiteko ea nola elikatzen den populazioa krisi garaian zehar eta ea antidepresibo gehiago kontsumitzen dituen.

Gasteizko Udaleko Osasun Sailak koordinatzen du, Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultatea, Osakidetza, Bioaraba Osasun Ikerketarako Institutua eta Arabako Foru Aldundia partaide dituen ekimen hau.

Ekimen horren lehen urratsak Espainiako eta Europako beste leku batzuetan ere egiten dira, eta dagoeneko hasi dira laginak hartzen Krispijanako Gasteizko araztegian.