donostia - Arartekoaren bulegoak ebazpen bat eman zuen atzo, azken urteetan Lanbidek DSBE eta EPO prestazioak jasotzeko eskubidea etetearekin, azkentzearekin, ukatzearekin edo ez berritzearekin lotutako kexa kopuru handia izapide-tzearen ondorioz.

Eragina jasandako bizikidetza-unitate gehienak guraso bakarrekoak dira adingabeak ardurapean dituztelarik; eta aitak ez die judizialki ezarritako seme-alabengatiko mantenu-pentsio ekonomikoa ematen.

Arartekoaren esanetan, gizarte-prestazioak eskuratu edo berritu ahal izateko ez-ordaintze horiek epaitegietan salatzeko eskatzen die emakume horiei Lanbidek. Izan ere, erreklamazio judizial horiek ez egotean "baldintza eta eduki ekonomikoko eskubideak baliarazteko oinarrizko betebeharra ez betetzea" dela interpretatzen baitu, beste zirkunstantzia judizial "garrantzitsu" batzuk kontuan hartu gabe.

Ildo berean jarraituz, gogora ekarri nahi izan du emakume horietako asko indarkeria matxistaren biktima izan direla, eta babesteko agindu judizialak ere badituztela; eta Lanbidek, baieztatutako epai horiek kontuan hartu beharko lituzkeela iritzi dio.

Horrexegatik azpimarratu du "funtsezkoa" dela zerbitzu publikoek emakume horiei eta haien seme-alabei ematen dieten arreta eta laguntza "haien giza eskubideak defendatzeko eta segurtasuna babesteko" helburuarekin egin behar direla, eta jarduera horiek ez luketela egon behar ustezko erasotzailearen aurkako legezko ekin-tzak abian jartzearen menpe.

ezinbesteko erantzuna Bere iri-tziz, funtsezkoa da egoera oso ahulean dauden familia horiek paira-tzen duten pobrezia-arriskuari erantzutea, eta baita ere kontuan izatea "biktima beharrezkoa ez den arrisku egoeran jartzen dela", indarkeria matxistako testuinguruetan ordaindu gabeko mantenu-pentsioa betearazteko eskaerak behin eta berriz aurkezteko eskatzen baitzaio.

Horregatik guztiagatik, Arartekoak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailari gomendatzen dio "arriskuaren eta eraginkortasunaren arteko oreka haztatzea" indarkeria matxistaren testuinguruetan ordaindu gabeko mantenu-pentsioa gauzatzeko eskaerak ezinbesteko bete behar-tzat hartzerako orduan.

Eta amaitzeko, gizarte zerbi-tzuekin elkarlanean, beharrezkoak diren koordinazio neurriak martxan jartzeko eskatu du Arartekoak, genero ikuspegia kontuan hartuz. - M. Tolosa