Jentilen Etorrera antzerkia taularatu zuten atzo Ataunen, euskal mitologiaren ispilu. Guztira, 25 ataundar igo ziren taula gainera eta ehundik gora egon ziren lanean. Guztia, ikusleak kondaira eta sinesmenen mundura gerturatzeko asmoz.

Bi urtez behin egiten den antzerkia bada ere, beti ikuskizun berria ekar-tzen dute Jentilbaratza elkarteko kideek. Eta atzokoan orain arte inoiz pasa gabekoa gertatu zen: lehenengoz, jentilen bi tribu aurrez aurre aritu ziren borrokan, lidergoa nork eramango lehian.

Iluntzearekin batera hasi zen ikuskizuna, jendez beteta Auzoeta kiroldegia. Obra indartsu hasi zen: ataundarrak urduri, arduratuta zeuden mendira joateko, izan ere, zezengorriak hasitako suteak geroz eta maizagoak ziren, eta harrapa-tutako guztiak hausten zuten, beraz, hara gerturatzeko beldurra nagusitu zen.

Herritarrak, Otsoko eta Tortorekin elkartzen dira, Jentilbaratza inguruan bizi diren jentilen tribu bateko liderrarekin. Apaizak, alkateak eta herritarrek galdetzen die ea zer den gertatzen ari dena. Tortok, baina, ez dutela zerikusirik agertzen die, baina, hala ere, joango dela ikustera zer ari den gertatzen. Zeintzuk dira mendia sutan jartzen ari direnak? Zer nahi dute? Hor sartzen da jokoan Mandamatxarda edo Mariaretza izeneko emakume bat, Area-tza mendiko harkaitzean jaiotako jentilen liderra, hain zuzen ere.

Torto mendira gerturatzen da ikusteko ea nor dabilen halako ezegonkortasuna sortzen jentilen eta herritarren artean, eta leize baten barrura sartzen da. Haren kanpoan, aurretik zezengorriek hil duten eta desagertura dagoen herritar baten txapela aurkitzen du Tortok, eta leizera sartzea erabakitzen du.

Zezengorriarekin borrokan hasten da eta Torto ateratzen da garaile. “Joan zaiten bidali dizunarengana eta esan hemendik alde egiteko”, esaten dio zezengorriari. Eta orduan, emakumezko jentil indartsua atera-tzen da leizezulotik eta ez da txiki- tzen ez ixiltzen haren aurrean, eta hala mintzo zaio: “zu zein zara ni hemendik bidaltzeko. Alde egiteko nik? Borroka egingo dugu eta irabazten duena hemen geldituko da”.

borroka dantza Bi jentilen tribu aurrez aurre lehenengo aldiz. Torto eta Mariaretza, Mariaretza eta Torto. Bi liderren arteko borroka, jentilen etorkizuna ezbaian. Hori behar bezala irudikatzeko, Ataungo Otsoak dantza taldeko kideek parte hartu zuten, dantza bidez, soinu indar-tsuekin borroka hori interpretatuz.

Ikusleak aho zabalik, tentsio uneak bizi ziren bi taldeetako nork irabaziko zuen jakiteko. Batzuek aurrera, besteek atzera, oihu eta kolpeen artean. Azkenean, Mariaratzak lurrean amaitzen du, haren harrotasuna eta indarra galduz Tortoren tribuaren aurka.

Hor amaitu zitekeen ikuskizuna, baina Jentilbaratzako kideek ikuskizuna bere horretan ez ezik, mezua duten obrak interpretatzen dituzte. Horregatik, jentil emakumeak bere boterea galdu ostean, Otsoko pertsonaia berriz ere eszenan agertzen da. Bakezalea, mezu hori zabaltzen die: “guztiok gara jentilak, nahiko komeri izan ditugu kristauekin orain gure artean ere haserre egoteko. Bat izan behar gara”. Eta hala, Areatza mendiko jentilen liderrak bake hori onartzen du, eta Tortok ere bai. Une batzuk lehenago ezinezkoa zirudien hori errealitate bihurtzen da, akordio baketsu bat lortzea bi tribuen artean.

Berriz ere ikuskizun berriarekin arrakasta lortu zuten Jentilbaratza elkartekoek, eta mitologia eta kondairen mundu zabalaren lagin bat jarri zuten taula gainean, jendearen gozamenerako.