SAN Mames ondoko Ingeniaritza Eskolanduen bulegoan egin dugun elkarrizketaluzean, Etxebarriak behin ereez du erakutsi asko idazten dutenenganohikoa den egolatria malenkoniatsuarenarrastorik ere. Apartak ditu talentua etatxinparta, ikusgarriak mintza-doinuaren ezustekoaldaketak, barre-algarak, teatroa, kantua,umorea, bizitasuna. 70 urteak eta jubilazioahurbil dituen arren, lau orduko solasaldiintentsuaren amaieran hasieran bezain freskodago. “Pentsatu egin behar da” eta “oso poziknago” dira maizen darabiltzan esaldiak, etabat datoz haren bizimoduaz suma daitekeenarekin,irudi baitu etenik gabeko gogoeta alaigoi-mailako batek bizi duela, eta bere etxeamaitasunaren, herrigintzaren eta zientziarenbidegurutzean eraiki duela.

Aspaldion tankera honetako elkarrizketak emailezegiten dira; zuk, ordea, nahiago duzu mintzoz,aurrez aurre.

Desberdinak dira ahozko hizkuntza eta idatzia,eta ahozkoa da bizirik dagoena. Orain esatendizudan hau ez da inoiz errepikatukomodu berean, esana badoa berehala, eta idatziaahozkoa ez galtzeko asmatu zen, besteakbeste. Idatzia fosil bat da, ez da aldatzen; aitzitik,ahozkoa etengabe ari da aldatzen, bizirikdagoen beste edozer bezala. Dialektika batsortzen da idatziaren eta ahozkoaren artean.Zertarako da beharrezkoa idatzia, ahozkoabada bizirik dagoen bakarra? Batetik, partekatzeko;orain diotsudana ahaztuko genuke, idatziraeramango ez bagenu, eta idatziak elkarrizketahau irakurleekin partekatzea ahalbidetukodigu. Bestetik, familiarekin eta lagunekindarabilzun ahozkoa nahiko mugatuada; testu fosilak mundu berriak zabaltzendizkio irakurleari, animaliaren fosilak bezalapaleontologoari. Zientzia egiteko eta jakintzetansakontzeko idatzia behar da. Hilak ahalbidetzenditu berpizteak. Era berean, ahozkoakbiziberritzen du testu hilen kanposantua, irakasleak klaserako doktore-tesi bat darabilenean,kasu.

Gizakiak ere hiltzen dira. Lagun franko galdudituzu berriki.

Hain zuzen, atzo hileta-elizkizun batean egonnintzen.

Interesgarria, sermoia?

Beste hileta batean,Muxikan, abadeak esan digu Jesukristo GPSbat dela. Ez dizu Ama Elizaren altzora itzultzekogogoa pizten?Onartu beharra dago abilak direla metaforakgaurkotzen, baina ni ez naiz elizetan sartzen.Lagun min batena zen hileta, egon beharraneukan, baina ezin dut Eliza eraman, urtikariasortzen dit. Eskola erlijioso batean ikasinuen eta ideologizazioa sufritu egin dut. Gauregun, ez dut ulertzen estatu akonfesionalbatean Elizari dirua zergen bidez ematea, eztaere irakaskuntza publikoan Gotzaindegiak irakasleakhautatu eta soldatak, ostera, guztiondirutik ateratzea. Edota Institutuetako denboramugatua erlijioa irakasten alferrik galtzea.Hori ikastorduak astrologiari eskaintzeabezain absurdoa da. Espainia egitez Israel etaArabia bezain konfesionala da.

Bada esan izan duenik zientzia dela erlijio berria.

Ez. Egia zientifikoak behin-behinekoak dira,eta edonork egin ditzakeen esperimentuekegiaztatzen dituzte, unibertsalak dira. Bego-ñako Ama Birjinari umea osatzen laguntzekoerrezatzeak ez du ez hanka ez bururik. Zientziakfuntziona, erlijioak no funtziona. Elizakontrol-talde bat ere bada, botere-egitura bat,eta bere sineskeriak, mitoak eta dogmak asmatuditu fededunak menperatzeko, diruabiltzeko eta boterea atxiki eta areagotzeko.Dogmak ezin eztabaida daitezke. Ezin hierarkiarenaurka altxatu. Aldiz, zientzia irekiada, eszeptikoa, ez dago zientzia-gerrarik. Erlijioakzelakoak diren kontuan hartuta, indarreandauden bitartean ezingo dira erlijiogerrakeragotzi. Zientziak ez du egiaren inongomonopoliorik aldarrikatzen, baina erlijioguztiak ei dira egiaren jabe, den-denak, egiahoriek bateraezinak izan arren. Elizari loturikoguztiak dauka kutsu absurdo, zurrun etabiolento hori. Nekez aurkituko duzu Bibliakbaino terrorismoaren apologia gordinagoaegiten duen libururik.

Lan handia egin duzu eta egiten diharduzu,harrigarria da zure testuen zerrenda.

Azalpen sinple bat dauka zerrenda horrenluzerak: idazki horiek guztiak talde-lanenbatean kokatuak dira. Eta ez bakarrik testugintzan;muturra sartu, ez dut sartzen taldeekimenetanbaino: euskalgintza, politika, pankarta...Ez dut ekimen indibidualetan sinesten.Zaila izaten da taldekide guztiak ados jartzeahelburu bati begira erabili beharrekoestrategien inguruan, eta, desakordioa agertuzgero, bozketa iruditzen zait aurrera jotzekometodologiarik egokiena. Ados ez egonarren, gehiengoak dioena onartu eta aitzinabeti euskalduna. Horrela funtzionatu izandugu. Hori bai, nire proposamenek beti kale:ez euskara batuan, ez ikastolen mugimenduan,ez politikan, ez pankartan, ez unibertsitatekoklaustroan... ez dut gogoratzen bozketa bakar bat ere irabazi izana. Kartetan ereberdintsu, amaginarrebari ia inoiz ez diot irabazten,ehun eta bat urte bete dituen arren.Edozelan ere, auzolanean sortzen dira jolasak,unibertsitatea, zientzia eta hizkuntza beraere bai, giza asmakuntzarik garrantzitsuenaberau.

Zergatik iruditzen zaizu hain garrantzitsua?

Sua menperatzea, gurpila eta aipatzen direngainerako asmakuntzak baino sakonagoa etatxundigarriagoa iruditzen zait, besteak beste,pentsamenduaren, jakintzen eta edozein gizasormen motaren oinarria delako. Eta hizkuntzaere kolektiboa da. Euskara ez dut niretzatbakarrik nahi, elkarrekin disfrutatzeko baino,egoera desberdin ahal bezain ugarietan erosoeta jostari erabiltzeko. Euskara sustatzekoere, ez dut uste bakarti erromantikoaren ekimenabereziki eragingarria denik. Jenio batekbultzada berezi bat eman diezaioke, bainakolektiboa behar du eragitearen funtsak. Bestalde,hizkuntza guztien gaitasuna potentzialkiidentikoa da. Arrazoi historiko kontingenteengatik,sarritan militar hutsak, garatu dirabatzuk beste batzuk baino gehiago, bainaberez kulturarako ahalmen berdina dute,pertsona guztion duintasuna berdina den legez, maila ekonomikoa edo adimenarenindarra gorabehera. Hori sinesten dut nik,behintzat.

Batzuek uste dute guk sortu egiten dugulamatematika, eta beste batzuek, berriz, aurkituegiten dugula; ‘Teoria Fisikoen Oinarriak’lanean diozu matematika aurkitu egiten dugula,sortu baino gehiago.

Egia da giza gogoan dabilen edozer dela definiziozantropomorfikoa, gizakiak ezinbestezezagutzen duela bere burmuinarekin, ezinduela bere buruaren gainetik jauzi eginobjektibotasun aratz edo jainkotiar batera iristeko.Baina kontuz, geuk sortua dela esateakez du matematika osoro azaltzen. Horra hormisterioa. Niretzat misterioa ez da HirutasunSantua, baizik eta Euklidesen matematikaknaturako hainbat esparru argitu eta ulertzekobalio izatea. Euklidesen liburua orain dela bimila urte dago idatzirik, baina balio izatenjarraitzen du. Egia da XIX. mendearen amaieranbeste geometria batzuk sortu zirela, bainaEuklidesenak betiko balio du, eta ez soilikmatematikarako. Horri buruzko esplikaziorikez daukat, enigma bat da. Harrigarria da,bestalde, zenbait zenbaki naturan ere aurkitzea,esate baterako ? eta e zenbaki irrazionalak. Desintegrazio erradioaktiboan ere agertzendira. Pentsatzeko ematen dute. Ezin diradigituen bidez adierazi. Zenbaki horiek idaztenhasi eta inoiz ez duzu amaituko, infiniturazoaz, baina aldi berean logikoak dira. Etalogika hori aurki dezakegu bai gizakion baitaneta bai antza denez gizakiongandik aparteere badagoen errealitatean. Matematikakgizakia gainditzen duena ere ulertzeko balioizate horixe da, nolabait esateko, zientzialarionsinesmena.

Beraz, ez zatoz bat unibertsoa nolabait guksortua dela dioten filosofoekin, guk haluzinatua,eta horregatik letozkeela bat matematikaeta unibertsoa, gure burmuinak matematika ezezik unibertsoa bera ere irudikatu duelako.

Ez, alderantziz: gu eta gure pentsamenduaunibertsoan gaude, gu materia gara, eta materiakpentsatzen du. Beste misterio bat da hori:pentsatzeko gaitasuna lortu duen materiamultzobat gara. Gu pentsatzen hasi aurretikere, fisika hortxe zegoen. Eta, Big-Bang-arengaraikoa beharbada ez, baina badirudi azkenmilioika urteetako fisika berbera izan dela.Hori bai, ez gara ohartu: fenomeno fisikoakberdin-berdin gertatu badira ere, fenomenofisikoen esplikazioa aldatu egin da. Egia da fisikaren eta edozein jakintzaren oinarrianpentsamendua eta beraz hizkuntza daudela,baina unibertsoa, lege fisikoen arabera dabilena,gu baino lehenagokoa da. Eta azkenbatean guk soilik unibertsoaren alde jakin etamugatu bat geureganatzen dugu, hautematekoeta pentsatzeko gure gaitasuna mugatuabaita.

Fisikak unibertso osoan funtzionatzen badu,baita gizakiongandik aparte ere, ez genuke unibertsaltasunhori hitzez hitz hartu eta ondorioztatubeharko edozein estralurtar adimendunekere dagoena ulertzeko fisika erabilibeharko lukeela?

Ez dakit. A priori batzuk erabiltzen ari garahor, baina ez dugu a priori horiek baieztatzekooinarririk. Arras eszeptikoa izan beharradauka zientziak. Fisikan zuk nahi duzunhipotesia asma dezakezu, baina hipotesiakgero sutan frogatu behar dira, esperimentuan.Hipotesiaren araberako aurreikuspenak beteegin behar dira, behin eta berriro egiaztatu.Esperimentuaren bahea pasatzen ez badu,hipotesiarena da akatsa, ez esperimentuarena.Hotz eta zorrotz eta fin ibili behar du zientziakkausa-ondorio loturak ezartzeko orduan.Beste nonbait bizidunak izatea, auskalo, baina uste dut probabilitate handiak daudela,milioika eta milioika planeta eta galaxia daudenez.Orain, ez dut uste gure biziaren antzekoaizango denik, gu bitxo arraro batzukgara, gure planeta honetan bertan ere. Kontuanhartuta zein kontingentea eta ustekabekoaizan den biziaren bilakaera Lurrean,normalena litzateke bizi estralurtarra gurearenzeharo bestelakoa izatea. Dena den, nikuste dut fisikak edonon balioko duela berdin.Uste dudala diotsut, ez daukat-eta elementurikhori behar bezala frogatzeko. Hipotesi horiaintzat hartuta ari dira botatzen zundak espaziora.Bide batez: urrutiko planetetara iritsidiren zundek ez dute materia diferenteriktopatu, gure Lurrean aurki ez dezakegunik,agian eguzki-sistema berberean gaudelako,edo ez direlako gai materia desberdina hautemateko.

Berrogeita zazpi urte egin dituzu irakasle.

Unibertsitatetik kaleratu gintuzten hamabosturteak ere zenbatuta, orduan bai. Einsteinekdio hezteko metodo arrazoizko bakarra ereduaematea dela. Bat nator. Einsteinentzat,irakaskuntza arte bat da, eta maisuaren arteada ikasleengan iratzartzea lanerako eta ezagutzarakoalaitasuna. Motibazioa da heziketarakobidea, eta, motibatzeko, ikasteak etaezagutzeak dakarren gozamena kutsatzenjakin beharra dago. Eskolaren helburua librepentsatu eta lan egingo duten pertsonak formatzeada, interes nagusi izango dutenak jendarteazerbitzatzea. Lanaren emaitzak plazeraeman behar digu, eta garbi ikusi behardugu emaitza hori jendeari onuragarri zaiola.Einsteinek adierazi zuen ere, benetakoheziketa dela eskolan ikasitakoa ahaztutakoangelditzen zaizuna, eta ez dakit horrekinados nagoen; ondo ulertzen ote dudan ere ezdakit.