Kudeatzaile profila duen presidentak 100 egun

30.08.2021 | 00:25
Pere Aragonès, Generalitateko presidentea, kargua hartu zuen egunean. Argazkia: E. P.

Aragonèsek erritmo lasaiagoa ezarri du subiranotasunaren alorrean,

Pere Aragonèsek 100 egun bete zituen atzo Generalitateko buruzagitzan.

Epe horretan presidentetzan izan duen jarreran aldaketak sumatu dira bere aurreko Quim Torrarekiko eta, batez ere, ERCko buruzagiaren kudeatzaile profila antzeman ahal izan da.

Izan ere, orain arteko Kataluniako Gobernuek ez bezala, Govern honek

erritmo motelagoa ezarri baitie independentziaren aldeko aldarrikapenei, oraingoz arreta, pandemiaren eta ekonomiaren kudeaketan jarriz.

Hemendik aurrera, ordea, subiranotasunaren auzia berriro izango da mahai gainean, irailaren hirugarren astean estatuarekin egitekoak diren elkarrizketa dela eta.

Euren arteko koalizioa arriskuan egon, eta ERCren eta Juntsen artean hiru hilabeteko negoziaketa luzeak egin ondoren izendatu zuten Aragonès presidente, CUPen laguntzari esker; zortzi hamarkada eta gero bera izan zen hauteskunde batzuetan aukeratutako ERCko lehen presidentea.

Hasieratik, koronabirusaren pandemiaren kudeaketa izan da Govern-aren agintean eman dituen lehen egunetako protagonista nagusia; inolaz ere, Quim Torraren inhabilitazioa gertatu zenetik, bera izan zen Exekutibako arduradun nagusia.

Aragonès, alarma egoera indargabetu eta pandemiaren laugarren uholdea pasa ondoren izendatu zuten; horregatik, txertaketa bizkor-tzen eta Kataluniako ekonomia eta gizartea suspertzen jarri du arreta nagusia.

Osasun-egoeraren kudeaketarekin batera, Aragonèsek Generalitatearen eta Pedro Sanchezen Gobernuaren arteko harremanak arinten jardun du. Bere lehen asteetan presoen indultuak izan ziren hizpide nagusi; Kataluniako presidenteak elkarrizketari "sinesgarritasuna" emateko urratsa zirela aipatu zuen, baina, bere ustez, gatazkaren konponbidea autodeterminazioarekin eta amnistiarekin etorriko zirela berretsi zuen, irmo.

Bi presidenteen arteko lehen topaketa ekainaren 7an izan zen Foment del Treball-eko ekitaldi batean, eta lehen bilera Moncloan ekainaren 29an; han adostu zuten Bitariko Ba-tzordea suspertzea –Abuztuaren hasieran bildu zen–, bai eta Bartzelona irailaren 13ko asterako iragarrita dagoen elkarrizketa-mahaia ere.

Hain zuzen ere, elkarrizketa-mahaiari berriro ekiteko bilera horrek markatuko du, lehen 100 egun hauetako Governaren jarduna baldintzatu duen udaldi osteko ikasturte politikoa.

Oraindik ikusteko dago bileran nork parte hartuko duen –Presidenteak esan du bera izango dela Kataluniako ordezkaritzaren buru–, eta zehazki zein egunetan izango den.

Aragonèsek bere inbestiduratik berretsi duenez, bere lehentasuna

Pedro Sanchezen Gobernuarekin elkarrizketa sustatzea izango da, gatazkari irtenbide politikoa bila-tzeko; eta ebazpen horretarako proposamen gisa, Kataluniako Gobernuak adostutako erreferendum bat eta amnistia eskatuko omen ditu.

Presidentetzara iritsi zenetik, bere promesetako bat hau izan da: Elkarrizketa-mahaiari berriro ekin aurretik Amnistia eta Autodeterminazioaren aldeko akordio nazional bat deituko duela, bi eskari horien aurrean alderdien eta erakundeen laguntasuna bermatzeko. Baina Gobernuen arteko bilera horretarako hiru aste falta direnean, ezin jakin organo hori deitzeko aukerarik izango duen ala ez.

Hala ere, eta elkarrizketaren aldeko apustua ERCren eta Juntsen arteko Gobernurako Itunean jasota egon arren, negoziazio estrategia honek tirabira berriak sortu ditu azken hilabeteotan Kataluniako Gobernuko bi kideen artean; izan ere, Carles Puigdemonten alderdiko hainbat buruzagik muzin egin baitiote elkarrizketa mahaiari, eta itaundutako bi urteko epea bertan behera uztea ere proposatu dute, Errepublikanoen ustez, Gobernu akordioa ez betetzea izango litzatekeelarik.

Bestalde, Ciudadanos alderditik Kataluniako Gobernuaren lehen 100 egunetako balorazioa egin zuten atzo, eta "Osasun kudeaketa negargarria, eta kudeaketa ekonomikorik eza" kritikatu zituzten.

Carlos Carrizosa alderdi laranjaren Kataluniako bozeramailearen arabera, Generalitatea "ez da gai izan", pandemiari eusteko "auzitegiek onartuko dituzten neurriak ezartzeko", Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak berriro ere ukatu egin baitu hiri handietarako proposatutako etxeratze agindua. "Seriotasun falta nabarmena dago Kataluniako Gobernuaren proposamenetan ", esan zuen Carrizosak.

Estatuarekin negoziatzeko estrategiak tirabira berriak sortu ditu azken hilabeteotan kataluniar Exekutiboko bi kideen artean

noticias de noticiasdegipuzkoa