- Tolosako kaleetan berriz ere euskara gehiago entzun da gaztelera baino. Ehun urte pasa dira.

-Eguna pozten dizun berri bat da eta esperantza izpia ematen dizuna. Ikusi beharra daukagu zehazki zergatik izan den posible. Hor badaude arrazoi soziologikoak eta horretan hausnarketa sakona egin beharra daukagu. Hor ikusten da lehenago ereindako hazi hoien fruituak, hezkuntza sistemaren eraikuntzak€ Euskararen normalizazio prozesu horrek eduki ditu arrakasta batzuk eta Tolosako egoera horrek fruitua izan daiteke baina beste zailtasun handi batzuk ere ditu eta izango ditu. Askotan aipatzen zen euskalgintzaren ikuspegitik euskara bidegurutzean dagoela. Orduan, Tolosak ematen digu esperantzarako bidea, baino badaude Gipuzkoan, eta ez dut izenik aipatuko, herri batzuk kale neurketan oso emiatza txarrak eman dituztenak. Eta hori oso kezkagarria da.

Tolosakoa gazteen eskutik gertatu omen da. Sektore horretan pentsatuta sortu zuen Aldundiak 'Bideo' proiektua Tabakaleran. Asmoa, euskaraz ekoiztutako ikus-entzunezkoak sustatu.

Sektorearekin lotuta martxan jarri zen azpiegitura bat da eta iruditzen zait azkenean edukien sorkuntzaren ikuspegitik kantitatean eta baita ere kalitatean horrek erkutsiko duela benetan Bideo arrakasta daukan ala ez. Agian, sortuko duen ekosistema bat edukiak sortzeko gai izango dena. Une honetan proiektuak hazten ari dira urtetik urtera eta nik esperantza handia daukat proiektu horretan. Nik fede handia daukat eta gainera iruditzen zait euskararen normalizazio fase honetan, batipat gazteen ikuspegitik oso paper inportante daukana.