Korrika Donostiara iritsi da eta NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak bat egin nahi izan du eguerdian Bulebarrean amaituko den euskararen aldeko lasterketarekin.

Goizeko zortzi eta erdiak aldera, 40 minutu atzerapenarekin, Xabier del Valle de Lersundi gerenteak eta Izar eta Iera alabek hartu dute lekukoa 2.527. kilometroa osatzeko, giro ezin hobean.