Azken agurra Pello Zabalari Arantzazun
Ehunka lagun joan dira Arantzazuko Santutegira Pello Zabala agurtzera. Asteazkenean hil zen, 78 urte zituela, bizitza osoa frantziskotarrei eskaini ondoren. Arantzazutik bertatik, jarduera sozial eta kultural nekaezina proiektatu zuen, Gipuzkoan eta Euskal Herrian sona handia izateraino.
Relacionadas
Zabalaren itzal oparoa agerian geratu da, hamar urterekin Amezketa sorterria utzi eta bizileku aukeratu zuen Arantzazun. Alor guztietako jendea elkartu zen frantziskotarrari azken agur beroa eskaintzera. Batzuk aipatzearren, Iñigo Urkullu lehendakaria, Markel Olano diputatu nagusia, Eider Mendoza foru bozeramailea, Maddalen Iriarte EH Bilduko Legebiltzarreko bozeramailea, Joxe Arregi teologoa, Anjel Alkain eta Mikel Laskurain aktoreak eta Gontzal Mendibil abeslaria aipatu daitezke Arantzazura hurbildu zirenen artean. Zabalaren heriotza izugarrizko galera da Arantzazuko komunitatearentzat. Joxe Mari Arregi Arantzazuko zerbitzari probintzialak halaxe adierazi zion egunkari honi, Zabala "erreferentea" zen.
Temas
Más en Actualidad
-
Petro propone a Trump que Colombia y Venezuela trabajen juntas para derrotar al narcotráfico
-
La NFL afirma que el ICE no planea operativos migratorios para la Super Bowl
-
Zapatero niega haber mediado en el préstamo a Plus Ultra
-
Junts confirma que votará en contra del 'escudo social' por ser "injusto" con el pequeño propietario