Gipuzkoako egoitzetako egoiliar bat hil da COVID-19arekin
Positibo berri bakarra atzeman dute eta beste bi pertsonek gaixotasuna gainditzea lortu dute
DONOSTIA - Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutako azken datuen arabera, Errenteriako Sanmarkosene egoitzako egoiliar bat hil da COVID-19arekin azken orduetan. Bestetik, Irungo Gurutze Gorria zentroan positibo berri bat atzeman dute eta lurraldeko egoitzetako bi pertsonek gainditu dute gaixotasuna, Donostiako Hermanos Garate-San Ignacio eta Oñati San Martin zentrokoak. Egun 18 dira Eibarreko eta Ordiziako erreferentzia zentroetan dauden egoiliarrak.
Abuztuaren 11an COVID-19aren bigarren olatua hasi zenetik, Gipuzkoako egoitzetan 146 egoiliar hil dira eta beste 595ek sendatzea lortu dute. Egun 51 kasu aktibo daude lurraldeko zentroko egoiliarren artean, horietatik 30 Aretxabaletako Debagoiena egoitzakoak.
Temas
Más en Actualidad
-
Detenidos dos hombres en Las Palmas por las filtraciones de datos sobre ministros
-
Detenido un profesor por hacerse pasar por un menor en redes y pedir fotos sexuales a una niña
-
¿Dónde está el dinero del “botín” de Cerdán? El juez del Supremo advierte que hay más personas y empresas implicadas
-
Feijóo pide a Tellado contactar a los socios del PSOE para comprobar si siguen apoyando a Sánchez tras el envío a prisión de Cerdán