23 lagunek gehiagok gainditu dute COVID-19a Gipuzkoako egoitzetan
Azken orduetan lau pertsona hil eta sei positibo berri erregistratu dira
DONOSTIA - Azken orduetan, 23 lagunek gehiagok gainditu dute COVID-19a, lau zendu dira eta seik eman dute positibo Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan. Eider Mendoza foru bozeramaileak eguneroko balantzean jakinarazi duenez, 5.425 pertsona artatzen diren 65 zentroko saretik 189 lagun sendatu dira, 153 heriotza eman dira eta 202k jarraitzen dute diagnostiko positiboarekin. Beste alde batetik, 15era jaitsi da kasu positiboren bat duten egoitzen kopurua, 65 zentroko egoitza saretik, Hondarribiko Caser Residencial Betharram egoitzan positibo zuen azken pertsona sendatu ondoren.
Azken orduetan mediku alta jaso duten lagunak bizi dira Eibarko San Andres egoitzan (10), Arrasateko Iturbiden (5), Tolosako Iurreamendin (2), Zarauzko Santa Anan (2) eta Caser Residencial Betharramen (1). Aldiz, azken heriotzak eman dira GSR Aretxabaleta egoitzan, Donostiako La Pazen, Eibarko Egogainen eta Ordiziako San Josen. 32 lagun daude Donostiako Gurutze Gorriaren zentro soziosanitarioan ingresatuta eta 35 ospitalean.
Mendozak adierazi du suhiltzaileek egiten dituzten desinfekzioek aurrera jarraitzen dutela, eta gaineratu du, atzo eta gaur bitarte, berriro garbitu eta desinfektatu direla Donostiako Berra, Ordiziako San Jose, Irungo Caser Residencial Anaka, Beasaingo Arangoiti eta Zumarragako Argixao. Desinfekzio horiek lau egunetik behin egiten dira eta osatuta daude DYAko boluntarioen lanarekin eta logeletan talde espezializatuen bidez egiten diren desinfekzioekin.
Temas
Más en Actualidad
-
Trump asegura que no es necesario el permiso del Congreso para atacar Venezuela: "Solo espero que no lo filtren"
-
El PNV acoge como "una noticia fantástica" la creación de la Macrorregión Atlántica
-
Von der Leyen comunica a los líderes europeos que la firma del acuerdo con Mercosur se pospone a enero
-
Los líderes de la UE instan a Bruselas a que impulse la Macrorregión Atlántica