Síguenos en redes sociales:

300 gehiago

Lau danborrada berri izango dira aurten San Sebastian Egunean Amara, Antigua, Altza eta Intxaurrondoko kaleetan eta guztira 300 lagun arituko dira danborrak, barrilak eta suilak astintzen estreinakoz

300 gehiago

Iazko danbor hotsak entzunda zerbait piztu zitzaien denei. Zurito baten inguruan, telebistari begira, umeen soldadu jantziak lotzen ari zirela, lanaldia bukatu zain, ondokoen begietan emozioa eta inbidia ikusita... Eta pausoa ematea erabaki zuten. “Gu ere atera gaitezke, zergatik ez?”. Amara Zaharreko La Bodeguilla tabernan, Matia Fundazioan eta Altzako ikastetxeko eta The English School ikastetxeko guraso elkarteetan lanean hasi ziren eta aurten, datorren igandean, kalean izango dira lau danborrada berri.

Guztira 300 lagun gehiago izango dira, beraz, danbor, barril eta suilak jotzen (guztira 18.000tik gora izango dira helduei dagokienez), urte osoko prestaketa lanen ondoren. Gehiena dagoeneko itxita dutela, azken entseguak dituzte egunotan eta hilaren 20an kalez kale aritzeko irrikan daude guztiak.

La Bodeguilla

Urte eta erdi daramate Easo plazan lanean gaur egun La Bodeguilla tabernako arduradunak direnek. Libe La Fuente da horietako bat eta gogoan du duela urtebete trago artean sortutako ideia izan zela danborrada sortzearena. “Berotu ginen, informazioa lortzen hasi ginen eta bost lagunek taldetxo bat sortu genuen aurrera egiteko”, azaldu du. Elkartea sortu eta gutxienez 60 lagun behar zituzten konpainia osatzeko. Tabernako arduradunek lagunei eta bezeroei dei egin zieten eta kartela ere jarri zuten. Eta gutxieneko kopuru hori uste baino lehenago lortu eta gainditu zuten. “Harrituta” geratu zirela kontatu du La Fuentek eta 100 lagunera iristean zerrenda ixtea erabaki zutela. “Azkenean jendea kanpoan geratu da, baina lehen urtea izanda, jende gehiagorekin guztia kontrolatzeko zailagoa izango zela eta muga hor jartzea erabaki genuen gauzak ondo egiteko asmoz”, azaldu du.

Lehenengo urtea denez eta gastuak altuak direnez, danborrada berri gehienen moduan sukaldari trajeak aukeratu dituzte, “jantzi xumeak”. Urketariak ere izango dira, baina, momentuz, bakoitzak bere gona eramango du eta gainetik, guztiek, alkandora zuria, korpiñoa eta, tabernaren koloreari keinu eginez, zapi gorria lepoan (sukaldariek ere bai).

Lehen arazoa, hala ere, banda bilatzean topatu zuten. Kostatu z-itzaien egun horretan inguruko gehienak lanpetuta baitaude. Hori ere lotu zuten, ordea, baina auzoko beste danborradak ez oztopa-tzen saiatu dira eta hasieran aurreikusitako ordutegia aldatu behar izan zuten. “Ordutegi aldaketarekin lehenengo bandak ezin zuen eta beste bat bilatu behar izan genuen”, gogoratu du La Fuentek.

Entseguekin ari dira egunotan, “modu intentsiboan”, Amarako frontoian. San Sebastian Egunean, berriz, Easo plazatik abiatuko dira (bertan dago La Bodeguilla) 18.00etan eta Amara Berrirantz joko dute, Pio XII.era arte. Bueltan Arroka plaza berria ere bisitatuko dute.

Matiazaleak

Hiriaren mendebaldean ere izango da aurten danbor hots berriren bat Matiazaleak elkarteari esker. Matia Fundazioko langile eta senideek osa-tzen dute elkartea eta haien helburua adinekoei eta Matia Fundazioko egoiliarrei zahartze prozesuan laguntzea eta haien ongizatea hobetzea dira, haien autonomia eta duintasuna sustatuz. Eta hori guztia danborra jotzen ere lor dezaketela uste dute, haiena “danborrada solidarioa” baita.

Ainhoa Arrillaga aritu da iazko urtarriletik konpainia berria sor-tzeko lanetan beste lagunekin batera. “Langile askoren buruan zegoen danborradarena eta azkenean aurrera egitea erabaki genuen; familiei eta lagunei irekitako proiektu bat da”, aipatu du. Eta ondo pasa-tzeaz gain, Matiazaleak elkarteko espirituari jarraituz, fundazioko egoiliarrei sorpresa eta ilusioa emateko aukera ez zuten alferrik galdu. Hala, danborrak eta barrilak jotzen aterako dira haiekin batera haien bizitzan zehar Danborradarekin harreman berezia izan duten lagun batzuk.

Eguna gerturatzen den neurrian eta entseguak hasita, guztiak daude ilusionatuta, baina egoiliar horiek bereziki emozionatuta daudela dio Arrillagak. “Baten batek bere garaitik errepertorioa nola aldatu den komentatu digu, pieza berri asko daudela...”, kontatu du. Gainerako langile eta familiakoen artean ordaindu dituzte haien trajeak eta espiritu solidario horri jarraiki, danbor eta barril nagusi bakarra izan beharrean, laukote bat aukeratu dute ardurak txandaka hartzeko.

Datorren igandean 10.30ean abiatuko dira Matiaren Bermingham egoitzatik eta Rezolara gerturatuko dira. Han, Ibaetako danborradarekin elkartuko dira eta pieza ba-tzuk elkarrekin joko dituzte. “Azken urteotan urtero datoz bisitan Rezolako egoitzara eta haiekin jo nahi genuen aurten”, aipatu du Arrillagak.

Sukaldari eta urketariak izango dira, baita ere, Matiazaleak elkarteko kideak eta trajeak sortzeko orduan, fundazioko kolore korporatiboak izan dituzte gogoan: arrosa, grisa eta zuria izango dira nagusi. Gainera, danbor batzuk beste danborrada batzuei eskatu eta haiek uztea ere lortu dute lehen urte honetan eta guztia lotuta (turno aldaketa batzuk ere egin behar izan dituzte parte-hartzaileek danborradan ateratzeko), prest daude igandean estreinakoz kalera ateratzeko.

Datos. Trabajadores de la Fundación Matía, amigos y familiares de residentes en los centros de la fundación han creado esta nueva compañía, en la que participarán también algunos residentes. Vestirán trajes de cocineros y aguadoras y serán un total de 64 participantes el día 20.

Recorrido. Saldrán a las 10.30 horas del centro de Bermingham y visitarán también el de Rezola, donde tocarán con la tamborrada de Ibaeta. Recorrerán esta zona de Benta Berri e Ibaeta.

Datos. Los padres y madres de Altzako Herri Ikastetxea (San José de Calasanz) han creado esta tamborrada junto a exalumnos del centro. Serán, en total, 74 participantes en esta primera edición vestidos de cocineros y aguadoras.

Recorrido. Partirán de la plaza roja de Altza a las 16.30 horas y recorrerán distintas zonas del barrio. A las 19.30 horas tocarán en Jolastokieta junto a la tamborrada de La Anunciata y Kosakos.

Datos. Compañía creada por los padres y madres de The English School con trajes basados en los de su tamborrada infantil. Son 60 soldados, cocineros y aguadoras.

Recorrido. Partirán del parque Siustegi a las 17.30 horas y recorrerá distintas zonas de Intxaurrondo hasta las 21.15 horas.

Datos. Tamborrada surgida en torno al bar de la plaza Easo con el mismo nombre, formada por los responsables del local, amigos y clientes. 100 miembros con trajes de cocineros y aguadoras.

Recorrido. Partirán a las 18.00 horas de la plaza Easo y se dirigirán hacia Amara Berri, hasta Pío XII. A la vuelta, recorrerán también las nuevas zonas de la plaza Arroka y alrededores.