“25 urte ondoren euskaltzaleen aktibazioa da gure lan ildo nagusia”
Donostian euskararen erabilera sustatzea du helburu eta lan horretan pasa ditu 25 urte Bagerak, bere mende laurdena ospatzen ari den elkarte nekaezina
donostia - Euskara abiapuntu eta euskara helburu. Bagerak 25 urte betetzen ditu aurten eta Ainara Vazquez eta Aitziber Gurutzeaga elkartearen ibilbideaz eta etorkizunaz aritu dira. Euskatzaleen aktibazioa da giltzarri.
Noiz eta nola sortu zen Bagera?
-Ofizialki, 1991ko abenduaren 14ean, baina aurretik izan zuen urte beteko prozesu bat. Sortzaileen taldea elkartzen hasi eta helburuak zehazten aritu ziren urte betez.
Zeintzuk ziren garai horretan lortu nahi ziren helburuak?
-Donostian euskara eta euskal kultura sustatzea zen helburu nagusia. Garai hartan ez zegoen euskal kulturaren inguruan orain dagoen eskaintza eta horri eman zioten garran- tzia.
Eta mende laurden bat beranduago?
-25 urteko ibilbide horretan aldaketa nabarmenetako bat beharbada ildo horretatik joan da. Baditugu euskal kultura sustatzeko hainbat ekimen baina garrantzi gehiago ematen diogu euskararen erabileraren inguruan egiten diren ekimenei.
Gauzak asko aldatu dira.
-Euskal kulturaren eskaintzari dagokionez, adibidez, garai hartan haurrentzat ez zegoen ezer. Euskaldunon komunitatea nolabait elkar- tzeko beharra zegoen eta euskaltzaleak elkar ezagutzeko ere sortu zen elkartea. Oraindik ere behar hori neurri batean badago.
Jaio zenetik orain arte aldaketak egon dira Bageran eta Donostiako gizartean ere. Zeintzuk dira aipagarrienak?
-Erantzun bat ematea zaila da. 25 urte eta gero birplanteatu ditugu lehentasunak, ezagutza izugarri handitu dela ikusi dugu eta erabilera hobeto dago, baina ez dagokion proportzioan. Ezagutzaren handi-tze horrekin euskaltzaleen aktibazioa behar da, eta ildo horretatik ari gara lanean. Gizartea bera asko aldatu da, harremanetan, komunikatzeko moduan... eta gure helburuak ere aldatu behar dira. Erabileran jar- tzen ari gara indar gehiago baina gauzak egiteko eta transmititzeko moduan etorriko dira aldaketak, batez ere etorkizunean.
Bagerak euskararen erabileraren inguruan diagnostikoak egiten ditu, besteak beste jaiak eta beste hainbat ekitaldietan. Zein da euskararen osasuna Donostian?
-Faktore askok eragiten dute euskararen erabileran. Erreferen-tzialtasuna eman behar zaio euskarari, ikusgarritasuna, duen garran-tzia eman. Hirian ospatzen diren jaialdi eta jaietan euskararen presentzia handitzeak eragina du herritarron euskararen erabileran. Horrelako guneetan erabiltzen dela ikusten baduzu modu naturalagoan hartzen duzu hizkuntza. Gazteei gustatzen zaizkien gauzei eman behar zaie garrantzia. Sagueseko kontzertuetan euskal talde gehiago egoteak, adibidez, han elkartzen diren gazteak euskaraz aritzea animatuko ditu. Ausardia behar da jaialdietan aurrerapausoak emateko. Egia da egoera hobetu dela baina azkeneko urteetan egindako neurketetan erabilera estankatuta dagoela ikusi dugu.
Administrazioekin harremanak behintzat euskaldundu dira mende laurden honetan
-Aldaketa nabarmena izan da. Beti aurkituko ditugu euskaraz hartzen ez zaituzten tokiak baina aldea handia izan da. Badaude hutsuneak oraindik, justizia arloan edo Osakide- tzan, besteak beste. Baina, adibidez, udaletxeetan herritarrekin zuzeneko harremanak dutenek euskaraz ari- tzeko aukera ematen dizute.
Nolakoa da Donostiako Udaletxearekin Bagerak dituen haremanak?
-Onak , hartu-eman handia daukagu Euskara Zerbitzuarekin. Datorren urtean lan ildo berri bat abian jarriko da: Euskara 365 egun egitasmoa, eta elkarlanean burutuko da. Orain arte elkarlana egon da baina datorren urtetik aurrera lan ildo bat elkarrekin jorratuko da eta hori aurrerapauso handia da.
Gaur egun zeintzuk dira Bageraren helburu nagusiak?
-Aktibazioa. Euskararen sustapenarekin jarraituko dugu: behaketak egin, Mintzalaguna programa bultzatu eta auzoetan erabilera areago-tzeko ekimenak ere. Beste pausu bat, eta hori helburuetan aldatu genuen, aktibaziorena da. Jakintza maila zein den jakinda, aktibazioari ekin nahi diogu.
Aurrerantzean lan ildoak zeintzuk izango diren buruzko erabakia nola hartu da?
-Hausnarketa prozesu bat egin dugu eta hortik atera zen oinarria izatetik egitera pasatzea izan behar duela.
Eta helburuak gauzatzeko ze ekimen jarriko dituzue martxan?
-Momentu honetan ditugun egitasmoekin jarraitu, besteak beste Min- tzalaguna eta auzoko behaketak. Azken urteetan auzoetan euskara ba-tzordeak osatu dira eta horien koordinazioan ere gabiltza. Komunikabideak ere hor ditugu, Hitza eta Gaztezulorekin harremanak, eta formakuntzaren aldetik soziolinguistika inguruko jardunaldiak bultzatu ditugu. Euskaldunen komunitatea trinkotzeko jarduerak dira guztiak. Gazteekin ere lanean gaude sare sozialetan. Baina orain buru belarri ari gara Euskara 365 egun ekimenarekin.
Zer da zehazki ekimen hori?
-Donostia mailan Egian, Altzan edo Intxaurrondon egin da, baita Piratek ere. Euskal Herri mailan hainbat herrietan ere burutu da. Orain ekimen hori nazio mailan egitea dagokio, Topagunea eta Hizkuntz Politika Sailatik etorri da proposamena eta gu Donostiara ekarri dugu. 2018ko azaroak 23tik abenduak 3 arte denok aldi berean euskaraz bizitzeko hautu egitea da helburu. Horretarako bi figura egongo dira: aho bizi eta belarri prestak.
Eta gero?
-Hau ez da kanpaina huts eta puntual bat, lan ildo moduan plantea- tzen da eta jarraipena izango du 2019 urtean eta hurrengoetan ere.
Etorkizunean ze egitasmo bultzatu nahi dituzue?
-Momentu honetan lan ildo berri horrekin jarraitu nahi dugu. Orain arte emaitza onak eman ditu eta bide horretatik jarraitu nahi dugu. Ekimen honekin aukerak ikusten dira mugak baino gehiago. 2018rako proposamena norbanakoena da, multzo handi bat aktibatzea. 2019 urteari begira eragileekin egingo da lanketa, erantzun beharko dute gizarteak egiten duen eskaerari.
Bidean hainbat ekimen burutuko ziren Bagerak bultzatuta. Gogoraziko al zenizkigute horietako ba-tzuk?
-Zaharren omenaldia, umeekin irakurzaletasuna areagotzeko ekimenak, Antiguoko krossa... Antiguako Olentzero eta Mari Domingi urteetan Bagerak antolatu du eta printzipioz aurten auzoko talde bat jarraituko du antolaketarekin. Garai batean haurrei begira gauza gehiago antolatzen ziren baina gaur egun beste eragileen aldetik aukera zabalagoa da eremu horretan. Askotan bidean utzi baino ekimen berriak sortzen joan dira.
Mintzalaguna ekimena izan da oihartzun handiko proposamena. Kuantifikatu al daitezke emaitzak?
-2018an 25 urte beteko ditu. 1993ko abenduan sortu zen dozena bat lagunekin. Bost urteren buruan jende asko animatu zen eta 200 lagun izatera iritsi zen. Urteetan kopuru horiekin ibili gara baliabiderik gabe ezin genuelako propaganda handirik egin. Euskara Zerbitzuarekin hitzarmena egin zenetik kopurua bikoiztu egin da eta 400 pertsona inguru hartzen dute parte egitasmo honetan.
Más en Actualidad
-
La Fiscalía investigará la filtración del audio manipulado de la Aemet que difundió Mazón
-
Este es el primer país europeo que tendrá este mismo año taxis sin conductor
-
Vox pide al Supremo personarse en la causa contra el fiscal general del Estado
-
Mantienen la petición de 4 años para un padre acusado de agresión sexual a su hija