Euskararen etorkizuna Iparraldean aztergai
Euskaltzaindiak XXI. Jagon jardunaldiak burutuko ditu azaroaren 19an Baionan
BAIONA. Zertan da euskara Ipar Euskal Herrian? Zer ekarriko dio urtarrilean sortuko den euskal elkargo berriak? Galdera hauei erantzungo diete, besteak beste, azaroaren 19an Baionako euskal museoan egingo diren XXI. Jagon jardunaldietan. Euskaltzaindiak eta Iparraldeko euskalgintza osoa biltzen duen Euskal Konfederazioak antolatzen dute gogoeta eguna. Elkarlanaz pozten da Aines Dufau Euskal Konfederazioaren kidea akademiak eta euskalgintzako elkarteek asko egin dezaketelako elkarrekin. Gaur egun Ipar Euskal Herriko biztanlegoaren erdia bertatik kanpo jaio da eta herritarren %20 inguruk menperatzen du euskara. Adituen arabera gain behera ez da oraindik gelditu adin handiko hiztun osoak hilko direlako hurrengo urteetan. Datozen hilabeteetan ezagutuko dira azken ikerketa sozio linguistikoaren emaitzak. Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak ongi daki egoera larria dela baina dioenez euskaltzaleek badakite zer egin behar den gain behera gelditzeko eta euskararen hedapena gara dadin. Horren berri eman nahi diete jardunaldietara gonbidatu dituzten euskal hautetsiei. “Hizkuntza politika berria haiek diseinatuko dutenez aholkuak eta proposamenak egin behar dizkiogu” gaineratu du Sagrario Aleman euskalzainak. Hain hurbil ez den jendea ere erakarri nahi lukete topaketara erakusteko euskalgin-tza eta akademia zertan ari diren. Aldibereko itzulpena egingo da frantseserat.
Iparraldean lege babesik ez izan arren, euskara erabiltzeko eta hedatzeko hainbat aukera dagoela erakutsiko du Argitxu Etxandi Kontseiluako kideak. 2006an Baionan sortu zen Euskararen Erakunde Publikoaren ekarpena eta ibilbidea aztertuko dute. Arratsaldeko mahai inguruan euskararen aldeko biharko hizkuntza politikaren antolaketaz ariko dira Mathieu Bergé EEPko presidentea, Xarles Videgain euskalzaina, Paxkal Indo Seaskaren presidentea eta Allande Socarros Zuberoako elkargoaren kidea. Aldarrikapen testuaren irakurketarekin emango diote amaiera Jagon jardunaldiari.
Más en Actualidad
-
Trump afirma que las recientes victorias demócratas en EEUU "no son buenas para nadie"
-
Los 27 acuerdan una reducción del 90% de las emisiones en 2040 pero que relajan con flexibilidades
-
Un guardia civil dice al juez que Leire Diez le habló de hacer "una purga" en el cuerpo
-
El Tribunal Supremo de EEUU cuestiona la legalidad de los aranceles de Trump