tOLOSA - Tolosaldea Garatzenek, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuarekin elkarlanean, Energia Azoka iragarri du biharko. Estreinekoz antolatu dute eta Triangulo plazan izango da, 9.00etatik 14.00etara.

2014. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiko parte-hartze zuzendari-tzatik partaidetzazko aurrekontuen egitasmoa jarri zen martxan Tolosaldean eta herritarren eskaeretako bat energia plana egitea izan zen. Energiaren arazoaren inguruan herritarren kezkei erantzunez, Tolosaldea Garatzenek paper aktiboa hartzea erabaki du eta eskualdeko energia plana diseinatu eta kudea-tzen ari da.

Hala ere, energia plana osatzetik haratago, Tolosaldea Garatzenen nahia da ekintza desberdinak antolatuz eta garatuz, Tolosaldeko herritarren kontzientzia piztea eta gaia gerturatzea. Horretarako, eta batez ere, herritarrak aurrezpen eta eraginkortasun energetikoan inplika-tzeko, azoka izango da bihar.

Energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa gai hartuta, eduki desberdineko postuak egongo dira. Energia berriztagarrien atalean mugikortasuna, argiteria eta sistema termikoen inguruan tresna desberdinak egongo dira erakusgai. Eraginkortasun energetikoa bultza-tzeko, elektrizitate neurgailuen fun-tzionamendua eta isolatzaile termiko mota desberdinak erakusgai egongo dira. Era berean, beste zenbait gauzen artean, kotxe eta bizikleta elektrikoak probatzeko aukera egongo da goiz osoan zehar.

Herritarrak aktibatzea Tolosaldea Garatzen energiaren gaia lan-tzen hasi zela hainbat hilabete pasa dira, eta prozesuari irudia jarri zaio Piztu Tolosaldea lelopean. Eskualdea eta bertako herritarrak energia gaietan piztea, aktibatzea eta berriz ere martxan jartzea lortu nahi dute menpekotasuna gutxituz. Hartzaileak kontutan hartuta, hiru lan ildo bereizi dira: merkatariak, adinekoak eta haurrak. Merkatariei zuzenduta, eskualdeko merkatariekin argindarraren eta fakturaren inguruko tailerra antolatu zen. Adinekoei begira, urtarrilean Azter dezagun faktura! eta argindarraren inguruko tailerrak egingo dira. Azkenik, haurrei dagokienez, energia kontsumoa aurrezten ikasteko tailerrak antolatu dira Zizurkilen, abenduaren 17an (17.30) eta Tolosan, abenduaren 30ean (12.00). - M.S.S.