Wukrora bidean dira Zaporeak ekimeneko txirrindulariak
1.000 KILOMETROKO IBILBIDEA OSATUKO DUTE | Etiopian Gastronomia eskola bat sortzeko dirua lortzeko
hondarribia - Zaporeak Biziz ekimenean parte hartuko duten hamabi txirrindulariak atzo atera ziren Hondarribiako aireporturik Etiopiarako bidean. Han 1.000 kilometroko ibilbidea egingo dute Wukrora iritsi arte (Angel Olaran misiolariak egingo die ongietorria).
Abenturaren helburua Zaporeak proiektua ezagutaraztea eta Wukron Ostalaritza eta Gastronomia eskola bat, gaztandegi bat eta kontserba fabrika bat sortzeko dirua biltzea da. Horien bidez Wukroko biztanleen elikadura hobetu nahi dute. Ekimenarekin bat egiteko elkartasun kilometroak eros daitezke (50 euro), edo 100 metroko tarteak (bost euro), zaporeak-sabores.com webgunean.
Abentura osatuko duten kideak Peio Garcia Amiano, Kintxo Sarasola, Iñaki Alkiza, Leire Rodriguez, Elena Navarro, Maria Antonia Mugica, Felix Etxeberria, Josean Lahidalga, Iñaki Almandoz, Iñaki Zamarbide eta Felix Askasibar dira. Han bi gazte etiopiar ere batuko zaizkie. - N.G.
Más en Actualidad
-
Un terremoto de 5,2 grados sacude Irán sin que se hayan reportados daños
-
Un afectado de amianto reclama en Gipuzkoa casi 400.000 euros a varias empresas
-
Más de un centenar de agentes consensuan el nuevo Acuerdo Sociopolítico para la revitalización del euskera
-
El PNV plantea dar autonomía para que cada institución fije sus plazas en euskera