Zerga aitorpena eta Eliza katolikoa
Hasia da zerga aitorpen epea etaurtero bezala hemen ditugusekulan ordaintzen ez dutenak,hots Eliza katolikoa, denon artean betetzen dugun kutxatik zerbait lortu nahian.Mezuaren leloa “hainbesterengatik “(xtantos) eta estetika ez da aldatu urteetan:jende gaztea adinduekin, gaztetxoekin,elbarrituekin lanean guztiz irribarretsu, badirudi Estatuak zor dien justizia sozialaukatu eta baztertu dituenak direla Elizakatolikoen lan eta gastu nagusiena.Eliza katolikoak ez ditu bere diruarenjoan-etorriak argitaratzen, beraz sinetsigenezake hala dela baina beste erakundeek bere kontuak bai argitaratzen dituztela eta horrela badakigu beti aurretikbotatzen duten Caritasen gastuetatik Elizak apenas %2 ordaintzen dituela, berazCaritasi lagundu nahi duzuenak, ezmarkatu Elizaren laukitxoa. Kontuak argitaratzen dituzte baita ere ministerioak, beraien artean kulturakoak aipatuz zenbatdiru joaten den eliza, katedral, seo, kolejiata, ermita etab berritzen, txukuntzen etamantentzen, naiz eta gero Elizak sarrerakkobratu sartzeagatik (adibide bat jartzearren: Kordobako Meskita Elizaren izeneanjartzea ?inmatrikulatze? 30€ kostatu zitzaien eta 2016an 18 miloi euro eskuratuzituen bisitek “emandako” limosnatxoekin;limosnatxoa deitzen diote zeren sarreraksalduko balituzte BEZa ordaindu beharkolukete. Hori bai limosnarik ez bada ematen ezin da sartu); era berean defentsakesaten digu zenbat diru joaten den apaizmilitarrak ordaintzen; osasunekoak eritegipublikoetakoak, hain zuzen Aragoinhorrekin arazoak dituzte ministerioak Eliza berak baino gehiago ordaintzen duelaeta nahiago dute bertan segi herri txikietara joan baino; Hezkuntza Ministerioakordaintzen die soldata erlijioko irakasleei,beraz zer egiten du Elizak jasotzen dituen250 miloi (hori da elizak esaten duena)eurorekin?
Esaten zaigu baita ere “ez zaigula ezer kostatzen” eta egia da, Elizaren laukitxoamarkatzen duenak ez du bestela ordainduko lukeen baino sos bat gehiago emanbeharko edo gutxiago kobratuko, Europako beste herrialde batzuetan gertatzen denlez. Hemen batzuk erabakitzen dute zeregin denon diruarekin zeren katolikoak ezdute bestelako kutxa bat betetzen eta hortik atera dirua, ez denon arte bete dugunkutxatik ateratzen da. Gutxi gora-beherahonela kalkulatzen da: lehenengo kontatzen dira “x”k eta gero kalkulatzen da ixakmarkatu dutenak ordaindu duten diruaeta horren %0,7 elizari ematen zaio bainoberriro diot, diru hori denon artean betedugun kutxatik irten da. Nahi ala ez denokgara Eliza katolikoaren sustatzaile.Zer gertatzen da beste laukitxoarekin? Baaskotan elizari lotuta dauden elkartetarabideratzen dela, lehen aipaturiko Caritas(Estatutik Elizatik baino hamar aldizgehiago jasotzen du) edo Manos Unidas.Gerta daiteke horietako erakunde batzuk zuzenbide kanonikoaren araberakoakdirela eta emakumeak diskriminatzea edoKonstituzioaren oinarrien kontrako zerbait lantzea.
Egia da asko daudela laguntzaren beharrean, baina baita ere milaka boluntarioari direla besteen bizimodua hobetze aldera lan egiten eta eskertzekoa da bainoegoera larrietan daudenen laguntza Estatuko aurrekontutan prestatuta egon beharda. Gizarte helburuak hain garrantzitsuakdirelarik parlamentuari eta estatu-politikari dagokio haiek definitzea, finantzatzeaeta kudeatzea. Justizia soziala da zor zaiguna eta horretarako 250 miloi horiek erabiltzea, askoz ere zuzenagoa iruditzen zaigu.
Honengatik guztiagatik Laikotasunetik inolako laukitxorik ez markatzeko eskatzendizuegu, areago Batzar Nagusiei exijitzendiegu datorren urtetik aurrera zerga aitorpen eskuorrietatik laukitxoak kentzeko.