Gure sustraiak: atzo, gaur eta bihar lelopean, Gure Lurra Sembrando Futuro kongresuaren zortzigarren edizioak bidai emozionala proposatuko du, “Ipuskoa” hitza lehen aldiz agertu zenetik (1025) 1.000 urte igaro direla ospatzeko. Hori horrela, lurraldearen historiari, baserritarren lanari eta lehen sektorearen etorkizunari aitortza egiteko parada bihurtuko da azaroaren 27ko hitzordua. Xabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko diputatuak azaldu duenez, kongresuak helburu bikoitza du: “landa eta hiriaren arteko zubiak sendotzea” eta “sektoreak garai berrietara egokitzeko duen gaitasuna bistaratzea”. 

Zein da kongresuaren helburua, eta nola sortu zen duela zortzi urte?

-Helburu nagusia baserri mundua, landa eremua eta hirigunea uztartzea da, elkar ezagu-tzea eta elkarri entzutea. Duela zortzi urte sortu zen, Foru Aldundiak lehen sektoreko 25 eragilerekin duen partaidetza-dinamikaren barruan. Bilera horietan sektorea indartu eta ikusgarri egiteko hainbat proposamen azaleratu ziren, eta horietako bat izan zen kongresua: urtean behin sektorearen kezkak eta erronkak partekatzeko topagune bat sortzea, alegia.

Aurtengo ardatza ‘Gure sustraiak: atzo, gaur eta bihar’ izango da. Zergatik aukeratu duzue gai hori?

-Aurten 1.000 urte betetzen dira Gipuzkoaren lehen aipamen idatzia agertu zenetik, Ipuscua. Mendeurren horrek aukera ematen digu atzera begiratzeko: zer izan garen, zer garen eta zer izan nahi dugun hausnartzeko. Horregatik une berezia da gure sustraiei begirada sakonago bat eskaintzeko.

Para asistir al congreso Gure Lurra Sembrando Futuro, es preciso inscribirse previamente aquí.

Azaroaren 27ko hitzordua “bidaia emozional bat” izango dela iragarri duzue. Zer aurkituko du bertaratzen denak?

-Goiz osoko jardunaldia izango da. Adituen eskutik Gipuzkoaren historia eta ekarpenak ezagutuko ditugu; lurralde txikia izan arren, Gipuzkoak gizarteari eta munduari egin dizkion ekarpenak nabarmendu egingo dira. Izan ere, txikiak izateak ez du esan nahi ahulak garenik; gure tamainatik abiatuta gauza handiak egin ditugu, eta lehen sektorean ere hala da, gutxi gara baina funtsezkoak.

“Si seguimos haciendo las cosas del mismo modo, nos quedaremos estancados; necesitamos nuevas herramientas para adaptarnos a las nuevas realidades”

Parte hartzaileen artean Elsa Punset egongo da. Zein ekarpen egingo du?

-Jardunaldia aukera bikaina izango da landa ingurunera gerturatzeko, eta lehen mailako hizlarien eskutik ikasteko eta gogoeta pertsonal zein kolektiboak egiteko. Esan bezala, parte hartzaileen artean Elsa Punset idazle eta filosofoa egongo da, eta adimen emozionalari eta naturarekin konektatzeari buruzko ikuspegi oso interesgarria ekarriko digu. 

Aurtengo gaiari helduz, nola baloratzen duzu lehen sektorearen iragana, oraina eta etorkizuna?

-Askotan entzun dugu sektorea krisian dagoela edo azken arnasa ematen ari dela. Antzeko diskurtsoak zeuden duela 25 urte eta baita duela 50 urte ere, industrializazioa etorri zenean. Baina sektoreak egokitzen eta berritzen jakin duela azpimarratu beharra dago, urtez urte aurrera egin duela eta zailtasunei aurre egiteko gaitasuna erakutsi duela. Etengabeko moldaketa da bere indarguneetako bat.

“Ser pequeños no significa ser débiles, y en el primer sector ocurre lo mismo: somos pocos, pero somos fundamentales”

Kongresuak landa eta hiriaren arteko lotura indartu nahi du. Zergatik da hain garrantzitsua?

-Gero eta kezka handiagoa dugu aldaketa klimatikoarekin, kutsadurarekin edota jasangarritasunarekin. Naturak eta lehen sektoreak gure ongizatean duten eragina gero eta nabarmenagoa da. Kongresuak hori ikusarazi nahi du: ingurumenaren eta kulturaren aldetik lehen sektoreak eta landa eremuak duten garrantzia. 

Uste duzu sustraietara eta landa eremura gerturatzeko joera zabaltzen ari dela?

-Galdera sinplea da: norbaitek benetan uste du Gipuzkoa lehen sektorerik gabe existitu daitekeela? Uko egin nahi al diogu garaiko eta bertako produktuei? Mendiaz eta natura-inguruneaz gozatzeari? Herri txikiak bisitatzeari? Hiri batean bizi arren, argi dago espazio horiek funtsezkoak direla gure identitatearentzat eta ongizatearentzat.

Belaunaldi erreleboa da sektorearen erronka nagusietako bat eta Kongresuan Amaia eta Aimar Garmendia anai-arrebak bezalako gazteak ezagutuko ditugu. 

-Urtero ekartzen ditugu adibide esanguratsuak, izan ere, zailtasunak zailtasun, badago sektorearen alde egiten duen gazteria. Hori ikusarazi nahi dugu, etorkizuna badagoela. Egokitu eta birmoldatu beharko da, baina bada lehen sektorean lan egin nahi duen belaunaldi berria.

“La jornada será una oportunidad excelente para acercarse al medio rural y aprender y reflexionar de la mano de ponentes de primer nivel”

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gaztenek programa jarri du abian belaunaldi erreleboa bultzatzeko. 

-Gaztenek programa gazteak lehen sektorera erakartzeko jaio zen. Baina horrez gain, lehen sektoreko profesionalei laguntzeko beste tresna batzuk jarri ditugu abian: Trebatu eta Baserritar Misto Profesionala programak, profesionalizazioa sustatzeko eta kontziliazioa errazteko, hurrenez hurren, edo Gilur plataforma digitala, esate baterako. Beste ekimen batzuk ere jarri ditugu abian, hala nola zerbitzu ekosistemikoak: elikagaiak sortzeaz gain, gizarteari eskaintzen dizkioten onurak aitortu eta konpentsatzeko mekanismoak. Basotik ekimena ere hor dago, basoen kudeaketa egokia bultzatzeko. Gauzak modu berean egiten jarraitzen badugu, geldirik geratuko gara; tresna berriak behar dira belaunaldi berrietara eta errealitate berrietara egokitzeko.

Zer da gazteak lehen sektorera erakartzen dituena? Zer da, aldiz, oztopo?

-Askotan familiarengandik jasotzen da bokazioa: txikitatik bizi izan baduzu, horrek arrasto handia uzten du. Baina badira hirigunean jaio eta naturarekiko lotura berezia sentitzen duten gazteak ere, bestelako bizimodu baten bila doazenak. Oztopoak, berriz, errentagarritasuna eta herri txiki batean bizitzearen ondorioak izan daitezke, eta horrexegatik horietan jarri behar dugu arreta.