Síguenos en redes sociales:

Osakidetzak Estatu osoko Ospitaleko Kudeaketa Onenaren saria jaso du

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bi sari jaso ditu Best In Class (BIC) 2025 sari ospetsuetan

Osakidetzak Estatu osoko Ospitaleko Kudeaketa Onenaren saria jaso duIrekia

Osakidetzak bi sari jaso ditu Best In Class (BIC) 2025 sari ospetsuetan, eta euskal osasun sistema erreferente bihurtu da Espainian. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Ospitaleko Kudeaketa Onenaren saria jaso du, eta Bilbo-Basurtu ESIko Psikiatria Zerbitzuak, berriz, Estatuko Eskizofrenia Unitaterik Onena.

Ospitale-kudeaketari emandako sariak osasun-sistema autonomikoen artean nabarmenenak diren plan estrategikoak nabarmentzen ditu, eta sektorearen gainerakoentzako eredu izango diren ekimenak ikusaraztea du helburu. Koldo Berganzo Osakidetzako zuzendariak eta Marga Logroño Osasun Laguntzako zuzendariordeak jaso dute aitorpena Madrilen.

Bestalde, Bilbo-Basurtu ESIko Eskizofrenia Unitateak 300 paziente inguru hartzen ditu urtean, eta arreta-eredu integrala izateagatik saritu dute, esku-hartze farmakologiko eta biologikoak programa psikosozial aurreratuekin konbinatzen baititu. Diziplina anitzeko taldeakpsikiatrak, psikologoak eta erizainak barne, modu koordinatuan lan egiten du pazientearen esperientzia hobetzen duen arreta globala eskaintzeko. Miguel Angel Gonzalez zerbitzuburuak eta Larraitz Zubieta ospitalizazioko gainbegiraleak jaso dute saria, Jesus Larrañaga zuzendari gerentearekin batera.

500 hautagaitza inguru

Edizio honetan, Estatu osoko 80 zentro eta zerbitzutako 500 hautagaitza inguru izan dira, eta finalistak izan dira, halaber, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIaBarrualde-Galdakao ESIa Arrigorriagako eta Etxebarriko Osasun Zentroak , eta Barrualde-Galdakao ESIko Aiara LMAUa.

Gainera, Donostialdea ESIak Quality Innovation Award (QIA) 2025 saria jaso du Terapia Aurreratuen Programagatiketa nabarmentzekoa da CAR-T terapia zelularrak eta transplante hematopoietikoa asistentzia- eta ikerketa-esparru berean txertatu dituela. Epaimahaiak arreta klinikoaren, garapen teknologikoaren eta ikerketa translazionalaren konbinazioa baloratu du bereziki, eraginkortasuna sortuz eta tratamendu pertsonalizatuetarantz aurrera eginez. Aintzatespen horiek sendotu egiten dituzte Osakidetza eta bere unitateak estatuko osasun-arloko berrikuntzaren eta asistentzia-kalitatearen erreferente gisa.