Espainiako Gobernuak zentral nuklearren itxiera berrikusi duEP
Merida – Espainiako Gobernuak hiru urteko luzapena izapidetuko du, 2030era arte, Almarazeko zentral nuklearrarentzat (Caceres), behin enpresa jabeek orain egun batzuk aurreratutako eskaera formalizatzen dutenean. Zentralaren jarraipena babestu asmoz Extremadurako eta Madrilgo enpresarien ordezkariek lantegia bisitatu dutenean eman da jakitera albistea. Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako ministroak asteburuan Miguel Angel Gallardo Extremadurako PSOEko idazkariarekin izandako elkarrizketa batean adierazi zion Sanchez luzapena tramitatzearekin bat datorrela.
Halaxe jakinarazi zuen atzo prentsaurrekoan sozialisten bozeramaile Isabel Gil Rosiñak. Gogora ekarri zuen enpresek eurek adostu zutela Exekutiboarekin itxiera egutegia – 2027an I. unitatea eta 2028an II. unitatea ixtea aurreikusita zeudelarik –, eta, horregatik “enpresek jo behar zuten formalki Espainiako Gobernura, jarduerarekin jarraitzea eskatuz”.
Duela egun gutxi zabaldu zen enpresa jabeak -Iberdrola, Endesa eta Naturgy- Almarazeko zentral nuklearraren bizitza 2030era arte luzatzearen aldeko direla, eta Francisco Reynés Naturgyko presidentearen arabera, aferan inplikatutako alde guztiak adostutako egutegia berrikustea komeni den ala ez eztabaidatzekotan omen dira.
“Adarjotzea”
Iragarpen hori, konpainien zerga-kargari dagokionean aldeak egon arren, Batzarrean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek babesten dute, Unidas Extremadurak ezik; azken horiek, elkarte ekologistekin batera, zentral nuklearraren balizko luzapena “adarjotzea” dela salatu dute.
Koalizioaren iritziz, energia-sortze plantak inbertsio “ikaragarria” eskatzen omen du, haren funtzionamendua eta segurtasuna berma-tzeko, eta kezka ere agertu zuen, zirkuitu batean izandako akats baten ondorioz, une honetan I. erreaktorea programatu gabeko geldialdi batean dagoelako.
Almarazeko zentral nuklearrak joan den igandean jakinarazi zion Segurtasun Nuklearreko Kontseiluari (CSN) I. Unitateko erreaktorea programatu gabe geldialdian dagoela, euste esparruaren barruko emari transmisore batean neurri oker bat erregistratu ondoren. “Akatsa sortu den eremuko ingurumen-baldintzak medio jatorria zehazki identifikatu ezin denez, I. unitatea gelditzea erabaki da, bertara sartu, hutsegitea identifikatu eta konpondu ahal izateko”, azaldu zuen instalazioaren titularrak.
En corto
Suministro
“Estabilidad”. Para los representantes empresariales, el apagón eléctrico evidenció la importancia de tener un mix energético adecuado y, por tanto, la necesidad de contar con la energía nuclear, porque ofrece la “estabilidad” que necesita el sistema para garantizar el suministro eléctrico en situaciones críticas, así como que el precio sea razonable, ya que calcula que aumentaría un 23% la factura eléctrica. Asimismo, pidieron que se revisen las altas cargas impositivas que soportan estas plantas, con el estudio de una rebaja de la tasa Enresa.
Arduradunaren hitzetan, I. unitatea “geldialdia modu ordenatuan egiten ari da, eta egonkor dago”, eta azladutako gertaera horrek ez du eraginik izan pertsonen segurtasunean, ez instalazioan, ezta ingurumenean ere.
Hain zuzen ere, Madrilgo Enpresarien Konfederazioko (CEIM) presidente Miguel Garrido eta Creexeko idazkari nagusi Javier Peinado zentralaren instalazioak bisitatzen izan ziren astelehenean, luzapenari babesa emateko.
Lantokira joan aurretik Almarazeko alkate Juan Antonio Diazekin elkartu ziren, gainera, eta zentralaren itxieraren aurren Madrilgo enpresaburuen artean hedatu den “kezka” azaldu zion Garridok, “energia merke, egonkor eta segurua eskura izatea funtsezkoa delako enpresen lehiakortasunaren mesedetan”.