Síguenos en redes sociales:

Korrikaren inguruko proiektuak gutxienekoaren bi heren lortu ditu

AEK-Korrikak bultzatutako Jalgi Hadi crowfoundingak laguntzen %63a bete du

Korrikaren inguruko proiektuak gutxienekoaren bi heren lortu dituPedro Martínez

Korrikaren barrenak plazaratzeko dokumental bat ekoizteko proiektua plazaratu zuten pasa den martxoaren 17an AEK-Korrikak eta Mirokutana ekoiztetxeak. Gaur, gutxieneko diru laguntzen bi heren bete dira, eta helburua geroz eta gertuago dute.

Dokumentala gauzatzeko gutxienez 30.000 euro behar dira, eta jada kopuru horren 63% lortu da. Hala ere, Korrikaren arduradun den Ale Elordik argi du: "Ezin dugu ahaztu helburua ere badela 88.000 eurora heltzea".

Bi aste geratzen dira kanpaina amaitzeko, eta orain arte pertsona ezagun asko izan dira proiektua babestu dutenak; Zuriñe Hidalgo, Xabier Euskitze, Pirritx, Porrotx eta Marimotots edota Amagoia Mujika, Berriako zuzendaria.

Antolakuntzatik edozein pertsona zein elkarteri egiten diote dei, ekarpenak "poltsiko guztietarako" baitira: Bost eurotik hasita, 250 eurora arte. Gainera, ekarpenak egiten dituztenek sariak izan ditzakete. Besteak beste, dokumentalaren kredituetan agertzea, estreinaldira bertaratzea, edo kilometroen zozketan parte hartzea.