Iruzur berriez ohartarazi dute Gipuzkoan, posta elektroniko bidez
"Man in the Middle" izeneko iruzurra da.
Ertzaintzak jakinarazpen bat jaso du Irungo mugapean. Horren bidez, bidalketak posta elektroniko bidez jaso izana salatzen da; igorleak erakunde baten plantak egiten ditu, enpresa jakin bati ordaintzeko dagoen dirua eskatzeko.
"Man in the Middle"
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, "Man in the Middle" izeneko iruzurra da; zibergaizkile batek bi solaskideren arteko komunikazioa eteteko duen gaitasuna da, eta bien artean partekatzen den informazioa atzeman dezake. Iruzur mota horrek galera ekonomiko handiak eragin ditzake enpresetan.
Gehienetan iruzur horiek wifi sare irekiak edo segurtasun gutxikoak erabiltzen direnean gauzatzen dira, sare lokalak erabiltzeagatik edo baita nabigatzaileak zaharkituak direlako eta delitugileak sistemaren ahultasunak baliatzen dituelako delitua egiteko. Beste kasu batzuetan erasotzaileek erabiltzailea engainatzea lortzen dute malware maltzur bat deskargatzea lortuz.
¿Por qué debes apagar la conexión a la red wifi de tu móvil al salir de casa?
Hartu beharreko segurtasun aholkuen artean, honako hauek gomendatzen ditu Segurtasun Sailak: wifi sare irekietara konektatzea saihestea; segurtasun ziurtagiririk ez duten webguneak saihestea (URL helbidea ez da HTTPS bidez hasten); sistema eragileak eta nabigatzaileak eguneratuta mantentzea; eta artxiboak irekitzeko, fitxategiak deskargatzeko edo esteketara sartzeko eskatzen diguten ezusteko mezu elektroniko eta mezuez ez fidatzea.
Temas
Más en Sociedad
-
La CAV prohíbe la entrada de animales de zonas con DNC
-
El PNV de Gipuzkoa reafirma su apoyo a la solución de la Diputación para el nudo de Bazkardo
-
Educación incrementa en un 4,84 % el capítulo de personal para reforzar las plantillas
-
La Ertzaintza ha detectado 75 incidencias en las pulseras telemáticas desde 2024