Asiloa eskatzeko Estatuko zerbitzuen kolapsoa salatu du Arartekoak
"Premia larriengatik" beren etxeak uztera behartuta daudenentzat berariazko neurriak ezartzea eskatzen du.
Arartekoak bat egin du Nazio Batuen Erakundeak migrazio-bide "seguru eta erregularrak" ezartzeko egin duen aldarrikapenarekin, pertsona migratzaileak hiltzen diren "tragedia etengabeak" saihesteko, eta asiloa eskatzeko estatuko zerbitzuen kolapsoa salatu du.
Bihar Migratzailearen Nazioarteko Eguna dela eta, Arartekoak adierazpen instituzional bat argitaratu du, migratzaileak bizi duten egoerari erantzun humanitarioa emateko.
Bertan, Euskadira iristen diren pertsonei zerbitzu eta prestazio egokiak eskaintzeko euskal administrazio publikoek egiten dituzten ahaleginak baloratzen ditu.
Estatuko zerbitzuak
Era berean, kezkaturik dago pertsona migratzaileen eta nazioarteko babesa eskatzen dutenen egoera administratiboari eragiten dioten izapideak egiteko Estatuko Administrazio Orokorrean hitzordua lortzeko zailtasunak daudela.
"Ezinezkoa ez denean, aurrez aurreko arreta behar bezain azkarra jasotzeko zailtasunak areagotu egiten ditu pertsona horiek gure erkidegoan integratzeko oztopoak, eta, aldi berean, oztopatu egiten ditu haien parte-hartze soziala, ekonomikoa eta kulturala eta gure artean bizimodu duina izateko aukerak", ohartarazi du.
Horregatik, Arartekoak berretsi egiten du Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala betetzearen aldeko konpromisoa. Adierazpen horren 75. urteurrena ospatu berri da, eta, beraz, premiazko neurri espezifikoak garatu behar dira "premia larria dela-eta beren etxeak uztera behartuta daudenei" erantzuteko.
Temas
Más en Sociedad
-
Desarticulado un grupo criminal por robos en viviendas de Oiartzun y Leaburu
-
Adif lamenta las molestias ocasionadas por el derribo de la antigua estación de Irun
-
Las víctimas de la dana no se reunirán con Pérez Llorca mientras no exija el acta a Mazón
-
Detenidos en Perú y Alicante dos de los fugitivos más buscados en Europa