Azpeitiko ikastolak antolatuko du 2024ko Kilometroak
Ikasberri ikastolak gogoz eta ilusioz hartu du Oreretak emandako lekukoa
Errenteria –Azpeitiko Ikasberri ikastolak izango du datorren urteko Kilometroak antolatzeko ardura, atzo Errenteriako Orereta ikastolako arduradunek lekukoa eskualdatu zutenean agerian geratu zenez.
Astelehen honetatik bertatik hasita, Azpeitiko Ikasberri ikastolako arduradunek “lanez jositako urtea” izango dute aurrean, atzoko ekitaldian Mattin Garmendiak, Laiene Ezamak eta Amane Urbietak azaldu zutenez. Inolaz ere, erronka handi hori ilusioz eta pozez gainezka hartu dutela azpimarratu zuten.
Laugarren Kilometroak
Ikasberrik laugarrenez antolatuko ditu kilometroak, aurreko edizioak 1979an, 2000n eta 2011n egin ondoren. Oraingo honetan, ikastolen eredutik bertatik zein egungo gizartetik abiatuta, euskara, kulturartekotasuna eta herrigintza izango omen dituzte helburu.
Temas
Más en Sociedad
-
SATEVI, el teléfono de ayuda para las víctimas de violencia machista, atendió más de 3.000 llamadas en 2025
-
La Mugi no tiene freno y roza las 82 millones de viajes
-
Diversión y aprendizaje en familia: Elduaien abre sus puertas para vivir su metodología desde dentro
-
Las familias se gastan más de 1.300 euros al año en productos y servicios sanitarios