Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) atzo argitaratutako bideragarritasun ikerketa batek erakusten duenez, itotzeei aurrea hartzeko mundu mailako inbertsio handiagoak, arrazoi horrengatik 2050era arte 774.000 haur hiltzea ekidin lezake. Itolarrien Prebentziorako Munduko Egunarekin bat argitaratu den ikerketak aurreikusten duenez, inbertsio horrek hilgarriak ez diren beste milioi bat haur itotzea ere saihestuko luke, kontuan izanik horietatik 178.000 inguruk lesio larriak eragingo lituzketela, biktimen bizi-kalitatean eraginez.

“Prebentziozko neurri eraginkorrak ezarriz, inbertsioak handituz eta sentsibilizazioa sustatuz, bizitza ugari salba ditzakegu”, adierazi zuen David Meddings OMEko Osasunaren Determinatzaile Sozialen departamentuko adituak.

Azterlanaren aurreratzen denez, munduko inbertsioaren igoera hori haurtzaindegi-zerbitzuak eskaintzera bideratu beharko litzateke, bai eta eskola-adineko haurrei igeriketaren oinarrizko nozioak irakastera ere, prebentzio-ekintza nagusitzat.

Meddingsen esanetan, bi neurri horiek 400.000 milioi dolar (362.000 milioi euro) baino gehiagoko galera ekonomiko potentzialak ekidin ditzakete diru-sarrera txikiak eta ertainak dituzten herrialdeetan, itotzeagatiko heriotzen %90 horrelakoetan gertatzen baitira. Heriotza kasu horietatik, urtebete eta bederatzi urte bitarteko haurrek izaten dituzte itotze-tasarik handienak. OMEren ustez, datu hori “oso kezkagarria” da, eta “agerian uzten du berehala jardun behar dela etorkizuneko belaunaldiak babesteko”. Prebentzio-jardunaldi horretan, Itolarrien Prebentziorako Munduko Aliantza ezarriko zuela iragarri zuen OMEk, NBEko hainbat erakunderen parte hartzearekin.

Bestalde, Nazio Batuetako osasun agentzia mundu guztiko itotzeei buruzko lehen txostena prestatzen ari da, eta 2024ko azaroan argitaratuko omen dute. “Txosten horrek, itotzeak prebenitzeko egin diren esku-hartzeei buruzko historiako lehen begirada ulergarria eskainiko digu”, azpimarratu zuen Meddingsek.

Txosten horrek eskainiko dituen datu zehatzen esperoan, urtero 20.000 pertsona inguru hiltzen omen dira itota Europan, 5 eta 14 urte bitarteko haurren bigarren heriotza-kausa izanik, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) jakinarazi duenez.

OMEk egindako kalkuluen arabera, mundu osoan gutxienez 236.000 pertsona hiltzen omen dira urtero itota. Zifra horiek nahi gabeko itotzeak hartzen dituzte kontuan, ez baitira horietan sartzen ur bidezko garraioarekin, ingurumen-hondamendiekin, autolesioekin edo erasoekin zerikusia dutenak.

OMEren esanetan, itotzea “ekitatezko arazo larria ere bada”, Europako 53 herrialdeetako heriotza-tasetan, 20 aldiz biderka daitekeen datuak jaso direlako. Orokorrean ekialdeko herrialdeek izan ohi dituzte tasarik handienak. Esate baterako, itotze-kausa guztiak zenbatzen diren Erresuma Batuko itotze-karga benetakoa islatzeko, guztizkoa, errealitatera ekarrita, OMEk zenbatetsitako irismen mugatua baino %165 handiagoa da.