Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) hainbat ikertzailek, nazioarteko kideekin osatutako talde batean, inoiz ikusi gabeko aurkikuntza bat aurkitu dute: orain arte antzemandako galaxia nano urrunena. Galaxia txikia eta oso argitasun gutxikoa da, sortu ziren lehenengoetako bat, Big Bangetik 500 milioi urtera.

Horrela, eta ildo horretatik, Tom Broadhurst Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerbasque Research irakasle eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) irakasle elkartua parte den nazioarteko talde batek ondorioztatu du, James Webb Space (JWST) teleskopioaren bereizmen handia eta grabitazio-lente ahaltsu bat erabiliz, hasierako unibertsoan sortu ziren galaxiak oso txikiak zirela; “Horrek adierazten du bilakaera-prozesu hierarkiko bat gertatu zela, zeinetan galaxia nanoetatik abiatuta (zeinak elkarrekiko grabitatearen eraginez elkartu baitziren) galaxia handiak sortu baitziren, hala nola Esne Bidea”, azaldu zuen EHUk. Bestalde, Science aldizkarian argitaratu dute ikerketa. Urruneko unibertsoko zenbait galaxiaren espektroak aztertuz, taldeak orobat baieztatu ahal izan zuen inoiz aurkitu den galaxia nano urrunena hauteman dutela. Broadhurstek azaldu zuenez, “galaxia txiki eta argitasun oso gutxiko hori eratu zen lehenetariko bat izan zen, Big Bang-a gertatu eta 500 milioi urte soilik igaro ondoren, unibertsoaren bolumena gaur baino milaka aldiz txikiagoa zenean”. Broadhurst kide duen nazioarteko taldeak aukera du JWST teleskopioa denbora luzez erabiltzeko unibertso urruneko izarrak eta galaxiak iker-tzeko grabitazio-lenteen bidez. “Grabitazio-lenteen metodoan, objektu masiboak erabiltzen dira –hala nola galaxia-multzoak–, eta haien atzean dauden helburuen argitasuna eta tamaina handitzen dira”. Urte hasierarako, taldeak aztertuak zituen teknika horren bidez zenbait izar eta galaxiaren espektroak, eta “zirrara handia sentitu genuen galaxiaren gorriranzko lerrakuntza handi hori hauteman genuenean”. Azken behaketei esker, taldeak baieztatu ahal izan du “galaxia horren distantzia zenbatetsia fidagarria dela %100ean, gai izan ginelako haren espektroan elementu bereizgarriak hautemateko, hala nola hidrogenoa, karbonoa, oxigenoa eta neoia, zeinak haren gas berotik baitatoz”.

Bestalde, eta ildo beretik jarraituz, galaxia horren tamaina neurtuta, jakin ahal izan da oso argitasun gutxiko galaxia nano bat dagoela 13.200 milioi argi-urtera. Neurketa horiek egitea posible izan da “James Webb teleskopioaren bereizmen handiari esker, zeina konbinatu baita lehen planoan dagoen eta lente erraldoi gisa jokatzen duen galaxia-multzo masibo horren handipen-gaitasunarekin”, azaldu du irakasleak. Broadhurst espektroskopista esperientziaduna eta grabitazio-lenteen aditua denez, haren lanaren parte bat izan da “galaxia horren espektroa interpretatzea eta handipena zenbatestea, kasu honetan lente gisa balio izan duen galaxia-multzo handi baten grabitazio-eremuaren eredua erabiliz”.

HELBURUA

Helburua Ikerlariak azaldu duen bezala, “galaxia hori ez zen gure lehenengo helburua, baina, zorionez James Webb teleskopioarekin lortutako irudietan agertu zenez, erabaki genuen espektroskopia osagarriaren helburuen zerrendan sartzea”. Ustekabeko aurkikuntza horren ondorioz, taldeak ondorio hau atera du: “oso litekeena da argitasun gutxiko galaxia nano mota hori ohikoa izatea unibertso goiztiarrean sortutako lehen galaxietan, grabitazio-lentea erabiltzen ez duten beste talde ba- tzuek baieztatutako galaxia distiratsuak izan ordez”.

Hain zuzen ere, gai hori da milaka urtez gehien ikertu denetako bat. Galaxiak beti aztertzen ari dira aurrera egiten jarraitzeko eta munduaren zati ezezagun hau ezagu-tzeko. Horregatik, ikertzaileek beti jarraitzen dute lan horietan murgilduta. Oraingo honetan ere, Euskal Herriko Unibertsitateak hori ikertzen jarraitzu du, eta iker-tzaile horiek, azkenean, urrats garrantzitsua eta albiste garran-tzitsua lortu dute egindako lanari esker. 2016an argitaratutako ikerketa baten arabera, unibertsoan gutxienez bi bilioi galaxia behagarri daudela estimatzen dute ikertzaileek.