Datorren ikasturtetik aurrera (2023-2024), Osasun arloari dagokion hezkuntza-eskaintza areagotuko du Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak goi mailako Audiologia Protesikoko teknikari titulua eskainiz. Lan-munduan irteera gehien duten tituluen artean dago Audiologia Protesikoa eta espezializazio honen bitartez, audiologia-ebaluazioa egin eta entzumen-protesiak hautatu eta egokitzeko gai izango da ikaslea. Enplegagarritasun maila altua izateaz gainera, aipagarria da osasun arloa eta teknologia uztartzea ahalbidetzen duten ikasketak direla. 

Lan-merkatuaren beharrei erantzuteko helburuarekin, ardura handiz hartzen dute Inmakulada Ikastolan talentua sustatzeko enkargua: “Ikasle autonomo, kritiko eta iniziatibadunak ezinbestekoak dira informazioaren gizartean. Bizi-proiektua, sormena eta adimen emozionala ezaugarri garrantzitsu bilakatzen dira ziurgabetasun garaian. Izan ere, etorkizuna digitala, eleanitza eta globala izango da, eta erronka honi aurre egiteko ekintzailetzan heztea da gure xedea. Finean, aipatu ezaugarri horiek guztiak bilduz, pertsona kooperatibo eta konprometituak izan nahi ditugu gure artean”, azaldu dute ikastetxetik. 

Talentuaren harrobi: Suhar egitasmoa

Baina nola landu etorkizunean ezinbestekoak izango diren gaitasun horiek guztiak?: “Aurreko guztia lantzeko tresnarik garrantzitsuena gure hezkuntza proiektua da: Suhar. Espazio anitz eta sortzaileak eraiki ditugu Suhar egitasmoari jarraiki: espazio fisiko egokituak, teknologiaz jantzitako gelak, harremanak garatzeko esperientzia eta proiektu berritzaileak (ikastolan zein ikastolatik kanpo), hori guztia gertutasun eta malgutasun giroan”, argitu dute. Suhar hezkun-tza proiektuak ikasleei eskaintzen dizkien esperientzia aberasgarriek talentua garatzea ahalbidetzen die. Horretarako, erronkak, ikasketa zerbitzu eta proiektuak (bertako zein nazioartekoak) dituzte ardatz. Dual berria eta aurreratuaren bidez, esate baterako, ikastolako ikaskuntzak lan-munduaren errealitatearekin uztartzeko aukera dute; batzorde autokudeatuek, berriz, lidergoa eta haien interesak gara-tzeko bidea zabaltzen die; Erasmus programarekin eta bestelako elkartrukeekin nazioarteko begirada lantzen dute; Hazitokia garapen pertsonala lantzeko espazio aproposa da; eta urtero antolatzen duten boluntariotza azokak gizarte arloko enpresak ezagutu eta haiekin elkarlanean gizartearekin konpromisoa lantzeko aukera eskaintzen die.

Ikastolako profesionalen talentua garatzea ere oinarrizkoa da Inmakuladarentzat, konpeten-tzia horiek ikastolaren helburuak eta langileen gaitasunak lerrokatuz lantzen dituztela. “Hezkuntza beharrez haratago, gizartearen beharrei ere erantzun behar diete langileek. Ikastola ez da agente isolatu bat: auzo, herri eta gizarte ingurune baten parte aktiboa da, eta honek ikastolako kide guztien konpromisoa eskatzen du elkarrekin hazi, ikasi eta bizitzeko”, hausnartu dute.

El título Técnico Superior en Audiología Protésica, que se podrá cursar en Inmakulada Lanbide Ikastola, se encuentra entre los títulos de FP con mayor tasa de empleabilidad. Vinculados a las áreas de Sanidad, Química, Instalación y Mantenimiento, entre otras, los perfiles más demandados en el mercado laboral corresponden a los títulos Técnico en Emergencias Sanitarias, T. en Farmacia y Parafarmacia, T. Superior en Audiología Protésica, T. Superior en Prótesis Dentales, T. en Mantenimiento Electromecánico y T. Superior en Mecatrónica Industrial 

Oferta formativa de Inmakulada Lanbide Ikastola para 2023-2024 

GRADO SUPERIOR

-Técnica o técnico superior en Integración Social

-Técnica o técnico superior en Imagen para el diagnóstico y medicina nuclear

-Técnica o técnico superior en Documentación y administración sanitarias

-Técnica o técnico superior en Audiología Protésica

-Técnica o técnico superior en Radioterapia y Dosimetría

GRADO MEDIO

- Técnica o técnico en Atención a personas en situación de dependencia

- Auxiliar de Enfermería

-Técnica o técnico en Farmacia y Parafarmacia

+INFO

www. inmakuladatolosa.eus

idazkaritza@inmakuladatolosa.eus