Maiatzaren 12ra arte. Euskaltzaindiak eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek Hitzak Lege erakusketa ibiltaria aurkeztu zuten atzo Batzar Nagusien egoitzan, Donostiako Miramon pasealekuan. Bertan, irudi eta grafikoen bidez, euskal historian garrantzia duten euskarazko testu juridikoak islatuko dira. Erakusketa 14 panel fisikoz osaturik dago, zeinak hiru ataletan banaturik dauden: aldeen arteko harreman juridikoak, eragin kolektiboko testu juridikoak eta testu parajuridikoak. Adibidez XVI. mendeko ezkon-hitz bat izango da ikusgai. Erakusketa astelehenetik ostiralera bisitatu ahal izango da, 10.00etatik 14.00etara bitarte eta maiatzaren 12ra arte izango da Donostian.