Donostia – Euskal haur eta nerabeak gehien kezkatzen dituzten gaiak Ukrainako gerra, ekonomia, covida, kutsadura eta ingurumena dira, hurrenkera horretan, bizitzarekiko gogobetetasuna maila onean baloratzen dutelarik.

Horixe ondorioztatzen da Unicefek Sevillako Unibertsitatearekin lankidetzan egindako Haurren eta Nerabeen Hirugarren Barometroan. Atzo argitaratu zen txostenean nabarmentzen denez, arazo horiek berak dira, ordena desberdinean, Estatu mailako gazteak gehien kezkatzen dituztenak.

Emaitzekin jarraituz, euskal gazteek sistema politikoarekiko duten atsekabea edo mesfidantza ere erakusten du; baloraziorik txarrena alderdi politikoek jaso dute, hamarretik 4,1 punturekin, erlijio-ordezkariek 4,2, eta monarkiak ere suspentsoa, 4,5ekin.

Aitzitik, erakunde zientifikoekiko, ikastetxeekiko eta GKEekiko duten konfiantza hazi egin da, haurrek eta nerabeek erakundeekin lankidetzan aritzeko edo eragiten dieten gaietan jarduteko duten interesa murriztu egin bada ere.

Hogeita bat lanbideren artean, Euskadin baloratuenak medikuak izan dira, 8,3ko puntuazio bikainarekin; ondoren datoz kirolariak eta aktoreak, 7,6koarekin berdinduta. Aldiz, gutxien baloratzen direnak politikariak dira, 4,4 punturekin.

Handitan aukeratuko lituzketen lanbideei buruz galdetuta, euskal gazteek irakaskuntza, kirolak eta ingeniaritza aipatzen dituzte.

Barometroak “oso datu positiboa” erakutsi du Euskadiko gazteen ongizate emozionalari dagokionez; izan ere, bizitzarekiko gogobetetzea 7,3rekin balioesten baitute, 7,1era jaitsi den Estatuko batez bestekoa baino zertxobait puntuazio altuagoa, alegia.

Haur eta Nerabeen Iritzi Barometroaren hirugarren edizio hau Sevillako Unibertsitateko Psikologia Fakultateko talde batek egindako ikerketaren emaitza da. 2021eko abendutik 2022ko maiatzera bitartean, Estatu osoko 208 ikastetxetako 9.505 haur eta neraberen (11 urtetik 18ra) iritziak bildu zituzten. Horien artean, Euskadiko 11 ikastetxe publiko eta pribatutako 920 haur eta nerabek hartu dute parte ikerketan.

Estatu mailako datuei dagokienez, Unicefen ikerketak erakusten duenez, nerabeek eta haurrek matxismoarekiko duten kezka 14 puntu jaitsi da. Izan ere, gai sozial jakin batzuen zerrenda bati buruz galdetutakoan, nabarmentzekoa da haurrek desberdintasunekiko, matxismoarekiko eta genero-indarkeriarekiko duten kezka murriztu egin dela. Kontuan izan, barometroaren lehen edizioan (2019-2020) arazo hori lehen postuan agertzen zela, %89,1ek kezka handia edo nahiko handia zuela aipatuz; bigarren edizioan, zortzigarren postura jaitsi zen, %80,5arekin, eta txosten honetan, hamahirugarren postura, soilik %75,1arekin.

“Ez dakigu argi, gainditzeko prozesuan zeudelakoan genituen ideologia edo pentsamolde batzuk legitimatzen zituzten diskurtsoak, une jakin batean ugaritu ote diren”, adierazi zuen txostenaren egileetako batek, Sevillako Unibertsitateko Francisco Riverak.

Desberdintasunarekiko kezkan beherakada hori ikusi ondoren, genero-estereotipoei buruzko bi galdera txertatzea erabaki zuten aurtengoan azterlanaren egileek, eta horrela egiaztatu ahal izan dute “estereotipo horiek mantendu egin direla”.

Esate baterako, datuetatik ondoriozta daitekeenez, haurrei polizia-lanbidean nork jardun beharko lukeen planteatzen zaienean, %19,6k dio “bakarrik edo batez ere gizonek” egin beharko luketela lan hori; eta %20,9ren ustez, haurrak zaintzeko lana “bakarrik edo batez ere emakumeek” egin beharko luketela. Gainera, %15en ustez, garbiketa emakumeek egin beharreko lana omen da.

Datuekin jarraituz, inkestatutako hamarretik bederatzik kezka handia adierazten dute sexu-abusuekiko, eta, arazo horren ondotik datoz, munduko pobrezia eta gosea, eskolako jazarpena eta ziber-jazarpena; baita hamarretik zortzi nahikoa edo asko kezkatzen dituen haurren eta nerabeen osasun mentala ere. l

En corto

Machismo

baja la preocupación. Según el barómetro de Unicef, la preocupación por el machismo ha descendido un total de 4 puntos entre los adolescentes y niños y niñas del Estado. De hecho, de entre los encuestados, un 15% valora que la limpieza debe ser una labor que realicen tan solo las mujeres, mientras que reservan profesiones como las de policía para los hombres.

Abusos

inquietud del 90%. Nueve de cada diez menores del Estado se muestran preocupados por los abusos sexuales, una inquietud a la que siguen la pobreza y el hambre en el mundo, además del acoso y ciberacoso escolar o la salud mental.

Políticos

desconfianza. La investigación de Unicef deja al descubierto también la desconfianza y descontento de los jóvenes con el sistema político. Y es que los adolescentes y niños tan solo valoran con un 4,1 a los partidos políticos. Por otro lado, los representantes religiosos y la monarquía también suspenden y no logran más de un 4,1 y 4,5 de nota, respectivamente.