Beste LEP bat deituko du Osakidetzak abenduan
- 1.499 lanpostu eskainiko ditu Osakidetzak LEP berrian; horietatik 1.470 prozesu irekian eta 29 barne-sustapenekoak. Azterketak 2022ko apirilean edo maiatzean egingo omen dira, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean aurreratu zuenez. Osasuneko arduradun nagusia Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen aurrean agertu zen atzo zuzendari-tza-taldearekin batera, bere saileko aurrekontuei buruzko informazioa emateko. Gogoan izan, aurrekontu horixe dela Eusko Jaurlaritzaren partidarik handiena, aurrekontu osoaren herena baino gehiago.
Osasun Sailak 4.352 milioi euroko aurrekontua izango du 2022an, aurreko ekitaldian baino %4 gehiago -168,1 milioi euro gehiago-, eta helburu hauek izango ditu: "pandemiari aurre egiten jarraitzea, osasun-sistemaren funtzionamendu normala berreskuratzea, azpiegiturak modernizatzea, ikerketaren alde egitea, eta desberdintasunik gabeko osasuna lortzea, hurbilagoa eta pertsonen zerbitzura egongo dena".
Sagarduik azpimarratu zuenez, pandemiari aurre egiteak lehentasunezko izaten jarraituko du Osasun Sailarentzat, eta horregatik mantentzen da covid-19ari lotutako ekintzetarako aurrekontua, 185,4 milioi euroko zuzkidurarekin. Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuko hamar eurotik zortzi gizarte-gastura bideratzen direla adierazi ondoren, per capita osasun-gastuak hazten jarrai-tzen duela jakinarazi zuen Osasun Sailburuak, iazko 1.902 euroen aldean 1.984 eurotan kokatuz, eta horrek Estatu osoko gastu publikoaren gailurrean mantentzen omen du Euskadi.
Sailburuak azpimarratu zuenez, Osakidetzaren inbertsioak nabarmen hazi omen dira -107 milioi euro-, aurreko urtean baino %53 gehiago; bai eta eremu soziosanitariorako partida ere -35 milioi euro-, %13,9ko igoerarekin. Ikerketaren aldeko apustuak ere gora egin du, 25,2 milioi euro bideratuko baitira horretara, 2021ean baino %15 gehiago; Osasun Publikora bideratutako partidak ere 29 milioi euro izango ditu.
Sailburuaren esanetan, aurrekontu berria Osasun Sailaren 2021-2024 Esparru Estrategikoan ezarritako jarduera-ildoei estu lotuko zaie: "Pertsona kokatuko da beti jardunaren erdigunean; osasunaren prebentzioaren eta sustapenaren alde egingo da, osasun-sistemaren iraunkortasunaren alde, osasun-arloko profesionalen alde eta osasun-arloko ikerketan aurrera egitearen alde". Sailburuaren hitzetan, Osakidetzaren hazkundearen "zati handi bat" Lehen Mailako Arretak hartuko omen du, 20,5 milioiko inbertsioekin; batez ere ekipamenduetan, barneko obretan, sarbideetan eta energia-eraginkortasunean. "Apustu garbi eta zehatza egingo dugu lehen mailako arreta ematen den espazioetan, bai eta tresnerian ere; eta, aldi berean, gure aktiborik onena diren profesionalak, beraien egoera sendotuta ikusiko duten pertsonak izatea lortu nahi dugu", adierazi zuen.
Profesional horietako askoren bitartekotasun-egoera onartu ondoren, gogora ekarri nahi izan zuen, bere sailaren ildo estrategikoak aurkezterakoan, urteko LEP bat onar-tzeko konpromisoa hartu zuela. "Iaz LEP bat onartu zen, eta aurtengoa ere Osakidetzako gizarte-eragileen mahaian negoziatzen ari da, urtea amaitu baino lehen onartu ahal izan dadin", adierazi zuen. "Legez onar-tzen diren plaza guztiekin" onartuko da. Gainera, dagoeneko onartuta dauden aurreko LEPen deialdiak egin asmoz, lanean jarraitzen dutela", esan zuen. "Abenduan 1.499 plaza horien deialdia egin ahal izatea nahiko genuke", aurreratu zuen. Plaza horietatik 1.470 prozesu irekikoak izango lirateke, eta beste 29ak barne-sustapenekoak. Lehentasunak familia-medikuntza eta pediatria izango dira, familia-medikuen 322 plaza eskainiz eta pediatrenak 62. "Azterketak datorren urteko apiriletik edo maiatzetik aurrera egin ahal izatea espero dugu. Eta horiez gain, deitzeko aukera izaten dugun beste hainbat plaza ere izatea nahiko genuke", adierazi zuen.
Presupuesto. Sagardui avanzó que 107 millones se destinarán a inversiones para la modernización de las infraestructuras de Osakidetza, lo que supone una importante subida respecto al ejercicio anterior: 37 millones más. Serán 53 millones en obras; en instalaciones, 17 millones; en equipamientos, 32 millones; y en informática, 5 millones.
GIPUZKOA
- Hospital Donostia. Nueva ubicación de hemodinámica (1,3 millones); quirófanos (3,3 millones).
- Proyecto del nuevo Hospital de Tolosa (1 millón de euros).
- Renovación de los quirófanos del Hospital del Bidasoa (2,3 millones).
- Centro de salud de Bergara (1,2 millones).
- Centro de salud de Ordizia (1 millón).
- Centro de salud de Aretxabaleta (2,6 millones).
- Centro de salud de Altza (1,1 millones).
- Fase II del Hospital del Alto Deba (3 millones).
- Bloque quirúrgico del Hospital de Zumarraga (2 millones).
Temas
Más en Sociedad
-
Kartajanari, el notario vasco del Karakorum
-
El hijo mayor de Juana Rivas pide ayuda al presidente andaluz: "Mi hermano corre más peligro que nunca"
-
"El ciberdelincuente tira de psicología, sabe que estamos más relajados, en modo vacaciones"
-
Estafas en alojamientos turísticos, una amenaza para los más rezagados