Gure Ostalaritzan, Basque Wine
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak atzo aurkeztu zuen Gure Ostalaritzan, Basque Wine ekimena Donostiako Alde Zaharrean. Aldez aurretik, inplikatutako erakundeek ekainean sinatu zuten euskal ardoen kontsumoa sustatzeko lankidetza-hitzarmena.
uskal Autonomia Erkidegoko 265 taberna eta jatetxek Basque Wine (Arabako Errioxa, Txakoli JDB, Euskal Sagardoa JDB eta artisau-garagardoak) edari-sorta eskaintzeko konpromisoa hartu dute; eta zerbitzu-eskaera generikoen kasuan ere, “ondu bat- kriantza bat”, “Zuri bat” edo “sagardo bat” eskatuz gero, marka horren besoetako bat eskainiko dute beti. Gainera, lokalak edari-kartarik baldin badu, aipatutako horiek lehen orrian edo lehentasunezko besteren batean aurkeztuko ditu beti, jendeak ikusteko moduko euskarrietan ere erakutsiz.
Atxikitako ostalariek, gainera, egitasmoa behar bezala burutzen ari dela kontrolatuko duten Mistery Shopperren bisitak onartzea ere hitzartu dute.
Euskadiko ostalaritza-elkarteetako eta Jaurlaritzaren mendeko HAZI fundazioko arduradunek parte hartu zuten Trinitate plazan egindako ekitaldian, eta edari horiek ekoizten dituzten enpresen ordezkariak ere bertan izan ziren.
Tapiak nabarmendu zuenez, Gure Ostalaritzan, Basque Wine izeneko egitasmoak, pandemiak gehien kaltetu dituen sektoreetako biri lagundu nahi die, batetik ostalaritzari, eta bestetik Arabar Errioxako ardoa, txakolina, sagardoa eta artisau-garagardoa ekoizten dituzten upategiei. Gogora ekarri nahi izan zuen, edari horien ekoizleak ostalaritza sektoreko salmenten “oso menpeko” direla, eta horiek %40 eta %60 artean gutxitu direla osasun krisiaren ondorioz.
Hori dela eta, taberna eta jatetxeetako jabe guztiei, 265 lokal horien zerrendarekin bat egiteko eskatu zien; eta, aldi berean, euskal kontsumitzaileei ere euskal ardoak “ain-tzat hartzeko” eta eskatzeko deia luzatu zien, “Euskadiko ekonomia produktiboari izugarrizko ekarpena egiten diotelako”.
Eusko Jaurlaritzak, HAZIren bitartez, euskal ardoei buruzko prestakuntza-ikastaroak eskainiko ditu, zerbitzariek eta aretoko langileek “aldez aurretik adostutako salmenta-argumentarioak” ikasi di-tzaten, lan proaktiboa egitearen mesedetan.
Ostalaritzan sagardoa, txakolina, euskal artisau-garagardoa eta Arabar Errioxako ardoen kontsumoa sustatu nahi du ekimenak
Temas
Más en Sociedad
-
Euskadi es la tercera comunidad autónoma en la que más han aumentado los nacimientos
-
'Arancel', palabra del año 2025 para la FundéuRAE
-
La Guardia Municipal de Donostia empezará a usar pistolas táser el próximo año
-
Desarticulan un grupo que estafaba a ancianos en Euskadi y Nafarroa haciéndose pasar por revisores de la luz