Onkologikoa: Eusko Jaurlaritza osasun-zentroa "desegiten, berregituratzen eta pazienteak kentzen" ari da
- Ostegun honetan kaleratutako agiri batean, Institutu Onkologikoko langileen ordezkariek adierazi dutenez, Gipuzkoako ospitaleetan "instrukzio bat luzatu da, paziente horiek DUOra bideratzeko, Onkologikora ekartzea baztertuz".
Enpresa-batzordeak salatu duenez, Eusko Jaurlaritza osasun-zentro hori "desegiten, berregituratzen eta pazienteak kentzen" ari omen da, "minbizia izatearen susmoa duten bularreko patologiadun pazienteak zuzenean Donostiako Unibertsitate Ospitalera (DUO) bideratzea" agindu baitu.
Salatu dutenez, "Bularreko Unitate bat ezarri nahi da, itxura batean DUOn kokatua eta DUOko profesionalekin osatua; eta etorkizuneko pazienterik ez dagoenez, hortik kanpo geratuko dira Onkologikoko profesionalak".
Onkologikoa Osakidetzan sartzeko hitzarmena "ez betetzea" egotzi dio batzordeak EAEko Administrazio Publikoari, eta "pazienterik gabeko ospitale batek etorkizunik ez duela" ohartarazi dute.
Euren hitzetan, "Une honetan, zentroan ezinbestekoa den jarduerarik ezean, eta gertatzen ari dena justifikatzen duen informazio gehigarririk izan gabe, jarraipena arriskuan ikusten dugu".
Azkenik, gogora ekarri dute Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak bere Egitasmo Estrategikoan eta Bularreko Minbiziaren Detekzio Goiztiarreko Programan honako hau jaso-tzen duela: "Bularreko patologiarako erreferentzia-zentro asistentzialak Onkologikoa eta Donostiako Unibertsitate Ospitalea dira".
Batzordekideek azaldu dutenez, bularreko patologiaren diagnostikoa "sintomatologian, miaketan, mamografian eta biopsian oinarri-tzen da". Osakidetzak ezartzen duen neurri horretatik abiatuta, "Gipuzkoarrek ezingo dute Onkologikoan horrelako medikuntza jarduerarik egin, screeninga izan ezik, Ginekologia eta Obstetrizia zerbi-tzua eta Bularreko Unitatea itxi egin dituztelako"; gainera, erabaki horrek erradioterapia bezalako beste zerbitzu batzuetan ere eragina izan dezakeela esan dute..
Temas
Más en Sociedad
-
“Cuando te encuentres un gatito, no lo toques: si la madre te ve, se marchará”
-
“Gure lan-formulak belaunaldi berrien beharretara egokitzen ari gara, sortzaileagoak eta malguagoak izatera behartzen gaituztelako”
-
El transporte urbano por autobús aumenta en marzo un 22,3% en Euskadi
-
Asociaciones de víctimas de la dana buscan apoyos en Bruselas en reuniones con Von der Leyen, Ribera y Metsola