Eusko Jaurlaritzak laguntza berriak emango ditu Covid-a prebenitzeko ikastetxeetan
Hurrengo urtean "covid karpak" jarriko dira ikastetxeetan Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza bati esker. Hezkuntza Sailak berreskuratu du laguntza Udalaguntza deiturikoa. Horrela baliatuko ditu Euskadik koronabirusaren hedapena prebenitzeko murrizketek eragindako espazio beharrak; eta, helburu horrekin, irisgarritasuna hobetzeko, eguneratzeko eta egokitzeko obrak egingo ditu udal-titulartasuneko espazioetan dauden eta hala eskatzen duten hezkun-tza-instalazioetan. Obra horiek, gainera, tokiko administrazioek garatuko dituzte.
Bigarren urtez zabaldu den deialdi horrek, patioetan karpak instalatzeko %90eko finantzaketa jasotzen du berriro ere, eta orotariko zenbatekoa handiagoa da aurrekoarekin alderatuta, Udalaguntza 202ri 10,5 milioi euro eman baitizkio. Deialdi berriari heldu nahi dioten udalek proiektuak aurkeztu beharko dituzte. Hezkuntza Sailetik adierazi dutenez, kontuan izatekoa da finantzaketa jaso dezaketen obrak “2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko abuztuaren 31ra bitartean hasi beharko direla, eta 2022ko abenduaren 31rako amaituta egon”.
Karpen kasuan aurrekontuaren %90ekoa izango da dirulaguntza, eta gainerako lanetan aurrekontuaren %60 estaliko du, eskaera bakoitzeko gehienez 360.000 euroko mugarekin. Hortik aurrerako %40a udalek hartuko dute beren gain. Bereziki, ikastetxeetako irisgarritasuna hobetzeko obrak izango ditu helburu.
Temas
Más en Sociedad
-
La Academia de Arkaute volverá a poner en marcha el internado a principios de 2026
-
Osakidetza ofertará en 2026 una nueva OPE con 4.500 plazas
-
El premio nobel Jack Szostak abrirá las jornadas 'Zientzia Hiria' que acoge Donostia
-
Katearen Loturak pide a la Diputación avances en la ejecución del centro de patología dual