Pasa den kurtsoan 68.000 ikasle baino gehiago izan zituzten unibertsitateek
Euskal Autonomi Erkidegoko unibertsitateek hirugarren urte jarraian egin zuten gora ikasle kopuruan. Izan ere, 68.237 matrikula egon ziren, urte bat lehenago baino %1,3 gehiago. Bestetik, 14.002 pertsonak amaitu zituzten ikasketak, 2019an baino %8 gehiagok. Horietatik, %57 emakumeak izan ziren
Eustat Euskal Estatistika Erakundeak eskainitako datuen arabera, EAEn ikastetxeak dituzten unibertsitateetan gora egin zuen ikasle kopuruak hirugarren urtez jarraian 2019/20an. Unibertsitate publikoak ikasleen %72 hartu zituen, azken urteetako beheranzko joerari eutsiz; izan ere, 2010/11 ikasturteaz geroztik, ikastetxe publikoak aukeratu dituzten ikasleen proportzioa ehuneko 9 puntu jaitsi baita.
Eustaten arabera, emakumeen propor-tzioa “nabarmentzekoa” izan zen graduko ikasketetan, %55era iritsiz, gizonekiko hamar puntuko aldearekin.
Era berean, azpimarratzekoa da emakumeen aldeko diferentzia adin txikienetan (18 eta 21 urte bitartean), adin-tarte horretan emakumeen aldeko portzentajea 12 eta 15 puntu artekoa izan baitzen.
Master ofizialei eta doktorego programei dagokienean, aldiz, parekotasuna egon zen bi sexuen artean, Euskal Estatistika Erakundeak jakinarazi duenez.
Hogeita zortzi gradutan egon zen sexuen arteko oreka, hau da, 2018/19 ikasturtean baino lau gehiagotan, nahiz eta guztizkoaren %27 baino suposatu ez. Besteak beste, Ingurumen Ingeniaritzan, Arkitekturan, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan, Fiskalitatea eta Administrazio Publikoan eta Ingeniaritza Kimikoan gertatu zen ikasleen banaketa parekoena.
Beste behin ere aipatu beharrekoa da, ikasketa maskulinizatuenak ingeniaritza-adarrekoak izan zirela, eta emakumeen laurdena baino gutxiago izan zuten ia karrera guztiak talde horretakoak zirela.
Temas
Más en Sociedad
-
Osakidetza registra 1.226 enfermedades raras diferentes que afectan a 11.770 personas
-
Una víctima pide 22 años para su 'ex' al que acusa de maltrato y violarla incluso enferma
-
Se rueda en Bera el thriller sobre ETA producido por Juan Antonio Bayona 'Un fantasma en la batalla'
-
La madre de Gabriel carga contra quienes hacen negocio con el asesinato de su hijo: "No queremos ni documentales ni series"