'X espedientea' eguzki-sisteman
2017ko urrian, Hawaiko Haleakala behatokiko zientzialariek izarrarteko objektu bat Eguzki Sisteman sartzen ari zela ikusi zuten. Oumuamuak (hawaiieraz "esploratzailea") hamaika egun behar izan zituen gure ingurunea zeharkatzeko, denbora nahikoa zientzialariek kometa edo asteroide bat ez zela ziurtatzeko, baina, orduan, zer zen?
Harvardeko Unibertsitateko Astrofisikako katedradun Avi Loebek argi dauka: "Eguzkiaren erradiazioak bultzatutako eguzki-bela bailitzan bezalaxe jokatu zuen Oumuamuak, eta, dakigunez, naturak ez du horrelako objekturik sortzen", azaldu dio Eferi elkarrizketa telematiko batean, Planeta argitaletxeak bere Extraterrestres liburua kalera-tzearen harira.
Loeb ez da berritsu horietakoa. Harvard-Smithsonian Astrofisika Zentroko Teoria eta Konputazio Institutuko zuzendaria da, Akademia Nazionalen Fisika eta Astronomiari buruzko Kontseiluko presidentea, eta Presidentearen Zientzia eta Teknologiako Aholkularien Washingtoneko Kontseiluko kidea, besteak beste; eta "azalpenik sinpleena"-ri eusten dio: Oumuamua, zibilizazio adimen-tsu baten aztarna teknologikoa da.
Temas
Más en Sociedad
-
Un juez dictamina que se puede usar el permiso por ingreso de un familiar para cuidarlo en casa
-
El Gobierno vasco y Correos presentan dos sellos dedicados al tren de vapor de Euskotren y al oficio de fogonero
-
Los sindicatos médicos convocan nuevas movilizaciones tras abandonar la negociación con Sanidad
-
Polémica en Alcoy por el rodaje de escenas para una película porno en la tumba de Camilo Sesto