Hiru positibo berri atzeman dituzte Gipuzkoako egoitzetan
Azken 24 orduetan egoiliar bat zendu da COVID-19arekin eta beste seik gaixotasuna gainditu dute
DONOSTIA - Gipuzkoako Aldundiak jakinarazi duenez, lurraldeko adineko egoitzen egoiliarren artean egindako PCR probetan hiru COVID-19 kasu berri atzeman dituzte azken 24 orduetan. Hiru positiboak Donostiako Julian Rezola egoitzan eman dira. Halaber, Donostiako Txara II zentroko pertsona bat zendu da azken orduetan koronabirusarekin eta bestetik, sei egoiliarek lortu dute gaixotasuna gainditzea.
Abuztuaren 11an pandemiaren bigarren olatua hasi zenetik, 77 egoiliar hil dira COVID-19aren eraginez lurraldeko egoitzetan eta 238k sendatu egin dira. Gaur egun, 160 dira Gipuzkoako adineko egoitzetan aktibo dauden positiboak.
Temas
Más en Sociedad
-
El donostiarra Aduriz diseña el concepto gastronómico del restaurante del Hotel Bellas Artes
-
Uno de cada tres ayuntamientos con policía local no forma parte de VioGén
-
Euskadi mantendrá el viernes el aviso por fuertes rachas de viento y espera nieve a 700 metros
-
Interior no multará por un periodo "razonable" a los conductores que no lleven la baliza V-16