Hiru positibo berri antzeman dira Gipuzkoako egoitzetan
Azken orduetan ez da heriotzik izan lurraldeko zentroetan
DONOSTIA - Azken orduetan, Alai Etxe zentroko bi erabiltzailek eta Donostiako Berrako batek positibo eman dute COVID-19an; bestalde, ez da heriotzarik izan, eta gaixotasuna gainditu duten pertsonak 56 dira dagoeneko, Errenteriako Jesusen Bihotza egoitzako erabiltzaile batek alta jaso ostean.
Egun, COVID-19an positibo emandako erabiltzaile positiboak Gipuzkoako sei egoitzatan daude: Hernaniko Santa Maria Magdalenan (8), Errenteriako Jesusen Bihotzan (2), Donostiako Alai-Etxen (25), Bergarako Mizpirualden (13), Donostiako La Pazen (1) eta Berran (1). Beraz, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 50 COVID-19 kasu positibo daude. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 56 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 33 pertsona hil dira.
Zortzi dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 39 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan artatuak ari dira izaten, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuen arretarako erreferentzia-zentroan.
Temas
Más en Sociedad
-
Euskadi mantiene su liderazgo en el sistema público de servicios sociales, según el índice DEC 2024
-
EHU renueva su imagen tomando como punto de partida el "concepto universal" de Chillida y "simplificando" su marca
-
El juez pide al SCS que remita la historia clínica de Yéremi Vargas al estar incompleta la que envió en 2021
-
Mugi aplica nuevos descuentos desde este martes